
Jon Etxeberriaren ezti krema, oporrak gozatzeko
Nafarroako oliba olio berria ere aurkeztu du Uliako Labeak, Estatu Batuetatik ekarritako astigar jarabearekin batera. Jateko zein apaintzeko loreak ere eskaini dira ferian, eta ilarren eskaintza zabaltzen doa, lau mota desberdinekin.

Gatzagi naturala, betiko osagai hori
Gazta egiteko ezinbesteko osagaia da gatzagia, eta gaztagile batzuk garai batean bezala prestatzen dute etxean, arkumeen urdaila erabilita. Zapore berezia ematen dio gaztari.

Legazpik hartuko du aurten ere Euskadiko xake txapelketa absolutua
Santikutz klubak antolatuta, apirilaren 8tik 12ra bitartean izango da jokoan, Agirre-Etxeberrin. Erkidegoko jokalari onenek parte hartuko dute, eta partidak internet bidez transmitituko dituzte, zuzenean.

Adriana Real eta Ibon Betolaza, Euskadiko judo txapeldun
Haur mailako urrezko dominak irabazi dituzte asteburuan Judo Legazpiko klubeko kirolariek. Gainera, Espainiako txapelketarako txartela lortu dute. Leire Gutierrezek, Andoni Suaresek eta Pawel Walczyk-ek brontzea irabazi dute. Kadeteetan, Alfredo Suarez bigarrena izan da.

Jon Agirre eta Aimar Telleria, Gipuzkoako Udaberri sariko irabazleak
Legazpiko Gazteak klubeko pilotariek nagusien bigarren mailan lortu dute garaipena, larunbatean Aloña Mendiren aurka 2-1 irabazi eta gero.

Legazpiko Berdeak + Independenteak taldeak premiazko neurriak eskatu ditu hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko
Azpeitian aplikatu duten etxebizitza politikaren antzekoa Legazpin ere aplikatu daitekeela dio. Etxebizitzena herritarren kezka handia dela diote, eta horren inguruan udalak duen "borondate eta ekimen falta" onartezina dela salatu dute.

Elbereth taldearen agur ahaztezina
Legazpiko metal bandak jendetza elkartu zuen Azokan larunbatean egin zuen azken kontzertuan. Taldekide ohiak eta herriko musikari lagunak ere igo ziren oholtzara. Koma taldeak osatu zuen gaueko kartelera.

Aste Santua hasi da Legazpin
Atzo, Erramu igandearekin egin dute prozesioa herriko erdigunean, Egiazko Gurutzearen Kofradiak antolatuta.

Legazpitik tona bat elikagai Lesboserako bidean
Hotz Legazpik egindako deialdiari erantzunez, herritar ugari hurbildu zen Azokara larunbat goizean. Herriko ikasleek ere egin dute ekarpena ikastetxeetan, eta hainbat dendak ere parte hartu dute kanpainan.

Aztiriko larunbateko bertso saioan, Osinalde Sarirako azken txartelak jokoan
Argi-Berri eta Osinberderen ondoren, hirugarren kanporaketa da biharkoa. Mikel Etxezarreta olaberritarra dago partaideen artean.

Korostiko igoera bertikalerako izen-ematea irekita
Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta, apirilaren 25ean izango da. Santikutz jaien aurreko astebururako prestatu dituzen I. Gazte Festen barruan kokatzen da. Festa horien barruan musika, bestelako kultura jarduerak eta kirol gehiago ere izango dira.

Martxoaren 3ko Gasteizko gertakariak ezagutzeko erakusketa Legazpin
Buskabaso elkarteak eta Auzoak Bizirik mugimenduak antolatuta, apirilaren 7tik 18ra egongo da ikusgai San Ignazio auzoko eskola zaharretan.

Legazpin ere jarriko dute pantaila erraldoia Realaren finala ikusteko
Euskal Herria plazan instalatuko dute, udalak antolatuta.

Korrikan parte hartzeko deia egin dute Legazpiko Udalak eta herriko Korrika batzordeak
Aurten ez da herritik pasatzen, eta kilometro bat erosi dute Urretxun legazpiar guztientzat. Larunbatean 08:10ean hartuko dute lekukoa, Aparizio auzoko biribilgunean.

Aitor Casadok eta Mar Torrijosek Armeniara eta Georgiara egindako bidaia erakutsiko dute
'Kaukaso, Europa eta Asiaren arteko muga' ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute bidaiariek ostiralean, Legazpiko Kultur Etxean.

Tabakoa eta nikotina kontsumitzeko gailuei buruzko hitzaldia, asteazkenean
Legazpiko Kultur Etxean izango da, 18:00etan, eta hizlaria Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteko osasun eta hezkuntza arloko psikologoa den Laura Mongelos izango da. Herritar guztiei dago zuzenduta.

Haurren eta gaztetxoen danborradak partaide gehiago behar ditu
Santikutz jaietako maiatzaren 12eko ekitaldi horretan parte hartzeko apirilaren 1era arte eman daiteke izena.

Aste Santuko kontzertua eskainiko du Santikutz abesbatzak larunbatean
Legazpiko parrokia-elizan izango da, 20:00etan hasita. Kantu erlijiosoak izango dira nagusi errepertorioan.

Legazpiko Telleriarte auzotik bigarren gotzaina mundura
Elortza baserrian jaiotako Candido Ormazabalen biloba Alfonso Bauer Ormazabal Uruguaiko Florida hiriko gotzain izendatu zuten atzo. Alfonso Bauer Telleriarten izanda da, hemengo familia ezagutzen.

Legazpiko iturriak martxan daude berriz ere
Neguan itxi egiten ditu udalak, hotzak eta izotzak kalterik sor ez ditzan.













