CESPA zepa zabortegiko likidoa isuri da Estanda errekara
Ostiral goizeko 08:00ak baino lehen Ormaiztegiko herritar batek errekak kolore gorriska zeramala ikusi eta abisua eman zuen. CESPAko langile baten arabera «isuritako urak lehen tratamendua jada eginda zuen, eta Legorretako araztegira joan behar zuen bigarren garbitu bat jasotzeko, baina hodiak lotzen dituen brida soltatzean, hodiak soltatu eta likidoa atera zen». Langileak ostegun arratsaldean lana amaituta etxera joan zirenean «dena normal» zegoela azaldu dute zabortegitik, eta ostiral goizean 08:00etan iritsi zirenean «arazoa ikusi eta 08:10etarako konponduta» zegoela. Diputazioko langileek nguruetan bitsa zegoela ikusi eta errekako uraren lagin bat hartu zuten aztertzeko. Oraindik emaitzarik ez da eman jakitera.
CESPAko langile baten arabera «isuritako urak lehen tratamendua jada eginda zuen, eta Legorretako araztegira joan behar zuen bigarren garbitu bat jasotzeko, baina hodiak lotzen dituen brida soltatzean, hodiak soltatu eta likidoa atera zen».
Langileak ostegun arratsaldean lana amaituta etxera joan zirenean «dena normal» zegoela azaldu dute zabortegitik, eta ostiral goizean 08:00etan iritsi zirenean «arazoa ikusi eta 08:10etarako konponduta» zegoela.
Diputazioko langileek nguruetan bitsa zegoela ikusi eta errekako uraren lagin bat hartu zuten aztertzeko. Oraindik emaitzarik ez da eman jakitera.