Ezker Anitza koalizioko Mikel Aranak dimisioa eman du
Ezker Anitza koalizioko Mikel Aranak (Ordizia, 1973), koordinatzaile kargua utzi berria du, legebiltzarreko hauteskundeetan izandako “emaitza txarren” ondorioz. Ezker Anitzako Lehendakarigaia zen ordiziarra, eta ez du legebiltzarkiderik lortu bere koalizioak. Emaitzek “beste irtenbiderik ez” diotela uzten esan du ordiziarrak, eta gauzak gaizki doazenean erabakiak hartu behar direla. Ezker Anitzaren proiektuak “etorkizuna” izango duela ere gaineratu du, eta aldedikideen esku uzten duela hemendik aurrerako lana.
Lehen balorazioen arabera, datozen hauteskundeei begira “indar metaketa egitea” ezinbestekoa dela esan du Aranak: “Argi geratu da ezin garela bakoitza bere aldetik joan eta metaketa horrek biderkatze efektua duela. bide horretatik jo behar da”.
Kanpainan zehar “zintzotasunez” jokatu dutela ere azpimarratu du Aranak, eta “politika egiteko beste modu bat” defendatu dutela, eta emaitza txarrak izangatik ere egindako lanarekin ez dela damutzen gaineratu du. Dimisioa aurkeztuta, “lanbiden izena ematera” joango dela esan du.