'Azaroa, zientziaroa' izango da, hainbat hitzaldirekin
Lemniskata Zientzia Elkarteak hainbat hitzaldi antolatu ditu azarorako
-Ostiral honetan, azaroak 7, Jesus Maria Ugalde kimikaria: Izarren hautsa egun batean, bilakatu zen bizigai… bai ote? -Azaroaren 14an, Juan Ignacio Perez biologian doktorea: Ciencia y democracia, caminos paralelos. -Azaroaren 21ean, Guillermo Roa kimika zientzietan doktorea, Elhuyar fundazioko doktorea, Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrileko esatari-zuzendaria eta ETBko Teknopolis saioko erredaktorea: Zinetziaz betetako hitzak. -Azaroak 28an, Manuel Toharia fisikaria, TVEko eguraldi emale ohia: El cambio climatico, mitos y realidades.Bazkide bila Lemniskatakoek elkarteko bazkide egiteko deia egin zuten atzoko prentsaurrekoan. Bakoitzak 55 euroko laguntza emateko eskatu zuten. Bazkideek irteera berezietan parte hartzeko aukera eta hitzaldien ostean afarietan hizlariekin egoteko aukera izango dutela azaldu zuten. “Goierri mailako deialdi bat egin nahi dugu, gure asmoa beste herri batzuetan ere ekintzak zabaltzea ere gustatuko bailitzaiguke. Babesa jasotzen dugu herrietan egingo genituzke. Jada Ormaiztegin eta Ordizian ere hasi gara harremanak egiten” diote, orain arteko ekintza gehienak Beasainen egin badira ere. Laster, argazki lehiaketa Horrez gain, aurten nobedade bezala, matematikaren inguruko argazki lehiaketa egingo dutela aurreratu dute, Argizpikoekin elkarlanean. Azaro amaieran emango dute honen inguruko informazio gehiago.