Dantza asteburua Amets Bideren eskutik
Ordiziako Amets Bide dantza taldeak asteburu honetan egingo diren Ordiziako zortzikoa eta Dantzari txiki aurkeztu zituen atzo astelehena Barrena parkean egindako prentsaurrekoan. Maiatzaren 28an izango da Ordiziako zortzikoa. Ekitaldian 70 dantzarik eta 15 musikarik parte hartuko dute soka dantza batean. Ana Lekuonak konposatutako 4 doinu izango dira guztira; Ordiziako zortzikoa, ezpata dantza eta fandango, arin-arinak. 19:30etan abiatuko da soka Barrena parketik eta Ordiziako hainbat gunetan geldituko da.
Igandean berriz, Dantzari txiki eguna egingo da. Urtero bezala herrian desfilea egingo dute parte hartuko duten dantza taldeek. Barandiaran plazan amaituko dute eta hainbat dantza egingo dituzte han. Eguna borobiltzeko Tio Teronen semeen eskutik dantza ikuskizuna izango da plazan.