300 jarraitzailetik gora joan dira Gijonera Beasain taldea animatzera. Arg: Luis Garmendia.
Gijongo Sporting B taldeak 5-2 irabazi dio Beasaini, 2. B mailara igotzeko Gijonen jokatutako azkeneko partidan. Lehenengo gola penaltiz lortu du Sporting-ek eta horrezaz gain, Beasain jokalari bat gutxiagorekin gelditu da, Aranda kanporatua izan baita. 2-0, 2-1 (Jon Ander), 3-1, 3-2 (Belardi), 4-2 eta 5-2 joan da partida.
Pasa den igandean, Loinatzen binako berdinketa lortu zuten eta azkenean, kanporaketa 6 eta 4koa izan da asturiarrentzat.