Eguraldiak ez du Mutiloako Txerri azokako giro ona zapuztu
Nahiz eta gaurkoan eguraldia ez den lagun izan, giro onean egin dute Mutiloakoa X. Txerri azoka.
Goizean goiz hasita, jende ugari hurbildu da azoka ikusi eta antolatuta zeuden ekintzetan parte hartzera. Bertaratu direnek, arraza ezberdinetako txerriak ikusteko, jatorri ezberdineko artisau eta artzainen postuetan erosketak egiteko edota txerriki ezberdinak dastatzeko aukera izan dute.
Behin goizeko ekitaldiak amaitu eta festari amaiera emateko, bazkaria egin dute pilotalekuan.