Jesus Mari Garate dantza maisuari azken agurra egingo diote gaur Ordizian
Herenegun hil zen, 68 urterekin, Jesus Mari Garate Ordiziako dantza maisua. Gipuzkoako dantzen transmisioan eta gaur egungo ereduaren egituratzean zerikusi handia izan duen dantza maisua izan da Garate. Goierrin hainbat dantza talde sortu eta zuzendutakoa, Euskal Dantzarien Biltzarrarekin oso lotuta egin du bere ibilbidea, hainbat ikastaro eskainiz eta txapelketen antolaketa eta sustapenean aktiboki parte hartuz.
Gaur arratsaldean egingo diote azken agurra, Ordiziako parrokian, 19:00etan. Hileta elizkizunaren ondoren, soka dantza bat eskainiko diote bera ezagutu zuten dantzariek eta txistulariek. Agurra dantzatu gabe sokan atera edota musikari moduan txistua jo ahalko du nahi duen orok.