Oinkari eta Hika taldeen 'Sagartu' dantza ikuskizuna gaur Bideluzen
Maiatza Dantzanen barruan, eta Loinatz jaien atariko ekitaldi gisa, gaur, 19:30ean hasita, euskal dantza garaikidearen Sagartu ikuskizuna eskainiko dute Bideluze plazan, Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroa taldeak. Berez kaleko ikuskizuna da baina...
Maiatza Dantzan egitarauaren barruan, eta Loinatz jaien atariko ekitaldi gisa, gaur, 19:30ean hasita, euskal dantza garaikidearen Sagartu ikuskizuna eskainiko dute Bideluze plazan, Oinkari dantza taldeak eta Hika Teatroa taldeak. Berez kaleko ikuskizuna da baina, eguraldi txarra eginez gero, Usurbe Antzokian egingo dute ikuskizuna. Dohainik da.
«Umorez, alaitasunez eta bizi-bizi, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen kaleko ikuskizun multidiziplinarra» da Sagartu dantza ikuskizuna, zuzeneko musikarekin lagundua, eta antzerkia eta dantza uztartzen dituena.













