Ehunmilak 2018 abiatu da
Abian da Ehunmilak ultratrail proba. Aginduta bezala, arratsaldeko 18:00etan puntuan abiatu dira korrikalariak Beasaingo plazatik. Aurretik 168 kilometroko ibilbidea dute, 11.000 metrotik gorako desnibel positiboarekin. Aurtengoa, proba luzearen orain arteko ediziorik jendetsuena da, 473 lagunek eman baitute izena.
Horrelako proba batean faktore asko egon badaitezke ere, denen ahotan dabiltzan faboritoetako batzuk dira Javi Dominguez, Imanol Aleson eta Jon Aizpuru. Emakumezkoetan berriz, Silvia Triguerosek ez du parte hartuko aurten, eta Elena Calvillok izan dezake aukera; Jone Urkizu, Esther Hernandez eta Ewa Majer ere aurreko postuetan ibil daitezke.
Zumarragan
Zumarragako anoa postuan, Javi Dominguez, Jon Aizpuru eta Unai Dorronsoro izan dira hiru lehenengoak. Emakumezkoetan, berriz, Ewa Majer, Elena Calvillo eta Esther Hernandez.