Ampo Ordiziak eta La Vilak lidergoa dute etzi jokoan Alacanteko lurretan
Espainiako Ohorezko Mailako lidergoa dago jokoan etzi La Vila Joiosako (Alacant, Herrialde Katalanak) Pantano zelaian (12:30). La Vila lehen sailkatuak eta Ampo Ordizia bigarren sailkatuak neurtuko dituzte indarrak, ligako lehen itzulia itxiko duen no...
Espainiako Ohorezko Mailako lidergoa dago jokoan etzi La Vila Joiosako (Alacant, Herrialde Katalanak) Pantano zelaian (12:30). La Vila lehen sailkatuak eta Ampo Ordizia bigarren sailkatuak neurtuko dituzte indarrak, ligako lehen itzulia itxiko duen norgehiagokan. Puntu bakarreko aldea dago bi taldeen artean, eta irabazten duenak lehen postuan bukatuko du lehen itzulia.
Klubaren inguruan ilusio eta zalaparta handi samarra badago ere, zuzendaritzak eta teknikariek bestelako mezua eman nahi dute, eguneko lanean sinesten dute. Axio Araña entrenatzaileak “presiorik gabe” joateko deia egin die jokalariei: “Gu oso gustura gaude gure jardunarekin, eta jendeak ere gustuko du gure jokoa. La Vilari irabaztea ikaragarria litzateke. Galduko bagenu normaltasunez onartu beharko dugu , eta aurrera begira lanean segi”. Toby Freeman eta Imanol Iruarriz ez beste jokalari guztiak prest ditu Arañak etziko partidarako.