Maria Luisa Moreak hamargarren urtez irabazi du Ardiki Eguneko mondeju lehiaketa
Eguraldiaren beldurrez baina giro onean ospatu zuten atzo Ardiki Eguna Zaldibian. Jende ugari bildu da aurten ere plazaren bueltan, lehiaketak, artisauen eta ganaduzaleen postuak edota dantzari eta bertsolarien saioak ikusteko. Mondeju zuriaren lehiake...
Eguraldiaren beldurrez baina giro onean ospatu zuten atzo Ardiki Eguna Zaldibian. Jende ugari bildu da aurten ere plazaren bueltan, lehiaketak, artisauen eta ganaduzaleen postuak edota dantzari eta bertsolarien saioak ikusteko. Mondeju zuriaren lehiaketan, Maria Luisa Moreak irabazi du sari nagusia, eta honekin, hamargarren txapela batu du Zaldibian bizi den amezketarrak. Aralarko artzain gazta lehiaketako sari nagusia Orendaingo Jose Antonio Garmendiak jaso du; Joseba Intsausti bigarren gelditu da.