Azaroan Musika zikloak hiru emanaldirekin jarraituko du asteburuan Legazpin
Asteburu honetan Azaroan Musika zikloko hiru emanaldi egingo dituzte Legazpin. Alaitasuna Errondailak eta Gernikako Andra Mari abesbatzak zapatuan eskainiko dituzte emanaldiak eta igandean berriz, Txistu birtuosoa eta sentimenduak bat eginik ikuskizuna taularatuko dute.
Andra Mari abesbatzaAndra Mari abesbatzak parrokian eskainiko du kontzertua, 20:00etan. Gernikako abesbatza Carolina Fetescu moldaviarrak zuzentzen du egun. Duela bost urte taldearen gidari gisa hasi zenetik, abesbatza honen helburua beste abesbatzekin esperientziak trukatzea izan da.
Alaitasuna errondailak bere aldetik, 17:00etan gizarte zentroan eskainiko du kontzertua.
Txistu birtuosoaIgandean bestetik, Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak eskainiko dute ikuskizuna. Txistu birtuosoa eta sentimenduak bat eginik. Betiko eta betirako izena eman diote ekitaldiari eta programa honetan, duela bi urte kaleratu zuten Bihurrikeritan diskako txistu bakarlarientzako doinuak eta Zabalaren doinu berriak uztartzen dira. «Aspalditik datozkigun doinu birtuoso eta bihurriak tankera lasaiagoak dituzten beste batzuekin entzuteko aukera dago. Tradizioa eta etorkizuna parean jartzen ditugula esan daiteke» diote aurkezpenean. Saioa13:00etan hasiko dute Latxartegi aretoan.