Emakumeenganako indarkeriaren “egoera larriaz” ohartarazi dute
Emakumeen aurkako indarkeriaren «egoera larria» dela eta eguneroko berriek egoerak ez duela hobera egin adierazten dutela gogoratu dute Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate zinegotziak eta Kristina Altuna gizarte hezitzaileak. Emakumeen...
Emakumeen aurkako indarkeriaren «egoera larria» dela eta eguneroko berriek egoerak ez duela hobera egin adierazten dutela gogoratu dute Iñaki Dubreuil Ordiziako Udaleko Gizarte Ongizate zinegotziak eta Kristina Altuna gizarte hezitzaileak. Emakumeenganako indarkeriaren Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, eta horren harira udalak eta Kimetz emakumeen elkarteak datorren asterako antolatu dituzten ekimenen berri eman dute.
Indarkeria mota horren aurrean gizarte kontzientzia «hazten» ari da uste du Altunak, baina hala eta guztiz ere, arazoak bere horretan jarraitzen duela: «Emakume eta neska askok, bere adierazle anitzetan eta mundu osoan, genero indarkeria jasaten dute egunero. Halabeharrez, maskunilitatearen eta feminitatearen eredu matxista gazteengan zabaltzen ari da». Hala ere, eredu horrekin «gustura» ez dagoen jendea badago, «berdintasunean eta orekan oinarritutako formula berriak bilatzen ari dena».