Izarra, Errezil sagarra
Gabiriako Udalak eta Erbie elkarteak antolatuta, igandean, azaroaren 21ean egingo dituzte Gabirian Errezil Sagar eta Sagar-Goxo Lehiaketa eta Baserriko Produktuen Azoka, 09:00etatik 14:00etara. Lehiaketa horien helburua, antolatzaileen arabera, «ez...
Gabiriako Udalak eta Erbie elkarteak antolatuta, igandean, azaroaren 21ean egingo dituzte Gabirian Errezil Sagar eta Sagar-Goxo Lehiaketa eta Baserriko Produktuen Azoka, 09:00etatik 14:00etara. Lehiaketa horien helburua, antolatzaileen arabera, «ez da lehiaketa sustatzea, Errezil sagarra bultzatzea baizik». Errezil sagar lehiaketan 16 herritarrek parte hartuko dute, 15ek sagar-goxo lehiaketan eta 11 herritar arituko dira baserriko produktuak saltzen.
Goizeko bederatzietan parte hartzaileei harrera egingo diete eta azoka irekiko dute. 11:00etan bi gabiriarrek sagar goxoa nola egiten den erakutsiko dute. 13:00ean Gabiriako Goruntz dantza taldeko kideek Sagar Dantza dantzatuko dute eta lehiaketako sariak banatuko dituzte antolatzaileek. Ondoren sagarrak zozkatzeaz gain, lehiaketara aurkeztutako sagar-goxoa eta baserriko ogia partituko dituzte bertaratutakoen artean. Antolatzaileek Gabiriara joan eta lehiaketaz zein azokaz gozatzeko deia egin diete goierritarrei.Eguraldi euritsua iragarrita egon arren Ezkio-Itsasoko Udalari esker plaza osoa estaltzen duen karpa jarriko dute Gabirian.