Kontzertuak, kalejirak eta omenaldiak Santa Zezilian
Datorren astelehenean, hilak 22, Santa Zezilia eguna da. Urretxuko eta Zumarragako musikariek 11:30ean egunari hasiera emango diote Zumarragako Musika Bandaren kalejirarekin. 13:00ean Zelai Arizti aretoan kontzertua eskainiko du Bandak. Aurten omenaldia egingo diete taldeko hiru musikariei Marttin Begiristainek 50 urte, Eguzkiñe Diaz de Espadak eta Migel Lizarraldek 25 urte egin dituzte Zumarragako Musika Bandan.
Arratsaldean bi herrietako musika taldeak kaleetan izango dira, 18:30tik aurrera eta 19:30ean musika talde guztien emanaldia egongo da Areizaga-Kalebarren plazan.