Segurako Zerkalde kalea berritzeko Foru Aldundiak milioi bat euroko diru laguntza emango dio Segurako Udalari
Zerkalde kalea zaharberritzeko lanek 1,8 milio euroko aurrekontua dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euroko diru laguntza emango dio Segurako Udalari eta Eusko Jaurlaritzak berrehun mila euro jarriko ditu. Gainerakoa, kostuaren %25a, Segurako Udalak ordainduko du. Joan den ostiralean, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Maixabel Telleria Segurako alkateak hitzarmena sinatu zuten Segurako udaletxean. Bertan ziren bestea beste, Mikel Areizaga Segurako Udaleko zinegotzia eta Juanma Saez Segurako udal arkitektoa ere. “Azterketa sakona» Markel Olanok aipatu zuenez, Segurako Udalari milioi bat euroko diru laguntza emateko erabakia hartu aurretik, Foru Aldundian «azterketa sakona» egin zuten. Bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailetik sustatu dute Zerkaldeko proiektua, Olanoren hitzetan «Segura, Gipuzkoa osoan dagoen Erdi Aroko hirigunerik esanguratsuena eta garrantzitsuena dela pentsatuta». Lehentasuna Segurako hirigune historiko-artistikoa, Monumentu Multzoa izendatuta dago 1996az geroztik. 1999an Diputatuen Kontseiluak Segurako Monumentu Multzoa babestu eta zaharberritzeko Plan Berezia onartu zuen. Azken urteetan, Segurako herrigunean hainbat lan burutu dira: Kale Nagusia eta Zurbano kalea berritu dituzte, San Joan egoitza eta bere ingurunea, frontoi zaharra eta karkaba zaharberritu dituzte eta zenbait aparkaleku ere sortu dute. Maixabel Telleria Segurako alkatearen arabera «oraindik egiteko asko egon arren, Zerkalde kalea berritzeari ezinbesteko lehentasuna eman diogu». Lan horiek herrigune barruan oinezkoei lehentasuna emateko, herriguneko trafikoa ordenatzeko, aparkalekuak [...]
Zerkalde kalea zaharberritzeko lanek 1,8 milio euroko aurrekontua dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak milioi bat euroko diru laguntza emango dio Segurako Udalari eta Eusko Jaurlaritzak berrehun mila euro jarriko ditu. Gainerakoa, kostuaren %25a, Segurako Udalak ordainduko du.
Joan den ostiralean, Markel Olano Ahaldun Nagusiak eta Maixabel Telleria Segurako alkateak hitzarmena sinatu zuten Segurako udaletxean. Bertan ziren bestea beste, Mikel Areizaga Segurako Udaleko zinegotzia eta Juanma Saez Segurako udal arkitektoa ere.
“Azterketa sakona»
Markel Olanok aipatu zuenez, Segurako Udalari milioi bat euroko diru laguntza emateko erabakia hartu aurretik, Foru Aldundian «azterketa sakona» egin zuten. Bereziki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailetik sustatu dute Zerkaldeko proiektua, Olanoren hitzetan «Segura, Gipuzkoa osoan dagoen Erdi Aroko hirigunerik esanguratsuena eta garrantzitsuena dela pentsatuta».
Lehentasuna
Segurako hirigune historiko-artistikoa, Monumentu Multzoa izendatuta dago 1996az geroztik. 1999an Diputatuen Kontseiluak Segurako Monumentu Multzoa babestu eta zaharberritzeko Plan Berezia onartu zuen.
Azken urteetan, Segurako herrigunean hainbat lan burutu dira: Kale Nagusia eta Zurbano kalea berritu dituzte, San Joan egoitza eta bere ingurunea, frontoi zaharra eta karkaba zaharberritu dituzte eta zenbait aparkaleku ere sortu dute. Maixabel Telleria Segurako alkatearen arabera «oraindik egiteko asko egon arren, Zerkalde kalea berritzeari ezinbesteko lehentasuna eman diogu».
Lan horiek herrigune barruan oinezkoei lehentasuna emateko, herriguneko trafikoa ordenatzeko, aparkalekuak egokitzeko, euriaren ondorioz sortutako arazoak konpontzeko, geratzen diren baratzak txukuntzeko eta pasealeku berria sortzeko helburuarekin egingo dituzte.
Autoentzako bi norabideetan sei metroko zabalera duen bidea egokituko dute Zerkalden. Hiru metroko espaloia izango du eta baratzeak dauden aldean aparkalekuak ere egokituko dituzte, baita etxebizitzak dauden aldean ere, ahal den lekuan. Ondorioz, Zerkalde kalea asko zabalduko dute. Zuhaitzak, eserlekuak eta paper ontziak ipiniko dituzte eta argiztapena ere berrituko dute. Kalearen eta hormaren arteko horma kendu egingo dute eta hesiak jarriko dituzte. Baratzetara doazen bideak ere txukuntzeko asmoa dute.
Abendu bukaeran obrekin hastea aurreikusten dute eta Maixabel Telleriak jakitera eman zuenez, bederatzi hilabeteko iraupena izango dute.