Karmakros taldeak antzezlan berria aurkeztuko du bihar Zelai Ariztin
Bihar, Karmakros taldeak, sortutako azken antzezlana Ya va a ser fallo aurkeztuko du gaztelaniaz, Zelai Arizti aretoan, 22:30ean. Patxi Remirok idatzi eta zuzendutako lana da. Lantegi batetako aldagelan elkartzen den emakume talde baten inguruko istorioa da “bakoitzaren arazo pertsonalak azaleratzen dira, bizitzarekiko ezinegona, nahigabea, umorea, drama, zoramena…” dio Remirok. Oholtzan Mari Franko, Arantxa Azaldegi, Rafaela Herrero, Ines Benitez eta Jose Felix Sandonis izango dira. Guztiak aktore afizionatuak dira. Sarrerak bost eurotan salduko dituzte 22:00etatik aurrera.