LABek irabazi ditu hauteskunde sindikalak CAFen
Gaur CAFen egin dituzten hauteskunde sindikaletan LAB sindikatuak lortu du boto gehien. Hala, Batzordea osatzen duten 25 ordezkaritatik 11 izango ditu LABek, ELAk 8, ESK-k 3, eta CCOOk beste 3. UGT sindikatuak ez du ordezkaririk izango. Gaurko ...
Gaur CAFen egin dituzten hauteskunde sindikaletan LAB sindikatuak lortu du boto gehien. Hala, Batzordea osatzen duten 25 ordezkaritatik 11 izango ditu LABek, ELAk 8, ESK-k 3, eta CCOOk beste 3. UGT sindikatuak ez du ordezkaririk izango. Gaurko hauteskundeetan 2500 langiletatik hiru laurdenak bozkatu du, 1764 langilek zehazki. LAB sindikatuak 710 boto jaso ditu, ELAk 566, ESK-k 200, CCOOk 264 eta UGT-k 24.
Olaberriako Carrefour merkatalgunean egindako hauteskundetan ere LABek lortu du ordezkari gehien. 68 botorekin bederatzi ordezkaritatik 4 LABekoak izango dira Carrefourren, 3 ELA sindikatukoak eta 2 Comisionesekoak. 2006an egin ziren hauteskundeekin alderatuz, boto kopuru bikoitza jaso du aurten LABek eta aurten lehenengoz sindikatu abertzaleak izango ditu ordezkari gehien merkatalguneko komisioan.