Mozorrotuen eguna, euripean
Ormaiztegin San Andres jaiak ospatzen ari dira eta aurtengoan ere eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, euria ari du gaur tarteka, haurren danborradak eta mozorroen koloreek festa giroa piztu dute kaleetan. Danborrari txikiez gain, indioak eta bakeroak ziren mozorrotutako gehienak, haur eta helduak. Afrikako nonbaitetik etorritako tribua ere bazebilen kaleetan, baita pailazoren bat edo beste. Bihar: 12:00-14:30/16:00-18:00. Haurrentzako parkea Zubipe kiroldegian. 11:00-14:00. Herriko plazan Ormaiztegiko XIII. Odolkiaren Osagaien Azoka eta Lehiaketa eta Ormaiztegiko Osolkia osagaitzat duten plateren XI. Sukaldaritza Lehiaketa egingo dituzte. 12:00. Ardo dastaketa. Lehiaketaren ondoren. Ormaiztegiko Lehiaketaren sari banaketa eta dastaketa, plazan Baso-Txulo eta Barduliarrak elkarteen laguntzarekin. 18:30. Goruntz dantza taldearen saioa Zubipe kiroldegian.
Ormaiztegin San Andres jaiak ospatzen ari dira eta aurtengoan ere eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, euria ari du gaur tarteka, haurren danborradak eta mozorroen koloreek festa giroa piztu dute kaleetan. Danborrari txikiez gain, indioak eta bakeroak ziren mozorrotutako gehienak, haur eta helduak. Afrikako nonbaitetik etorritako tribua ere bazebilen kaleetan, baita pailazoren bat edo beste.
Bihar:
- 12:00-14:30/16:00-18:00. Haurrentzako parkea Zubipe kiroldegian.
- 11:00-14:00. Herriko plazan Ormaiztegiko XIII. Odolkiaren Osagaien Azoka eta Lehiaketa eta Ormaiztegiko Osolkia osagaitzat duten plateren XI. Sukaldaritza Lehiaketa egingo dituzte.
- 12:00. Ardo dastaketa.
- Lehiaketaren ondoren. Ormaiztegiko Lehiaketaren sari banaketa eta dastaketa, plazan Baso-Txulo eta Barduliarrak elkarteen laguntzarekin.
- 18:30. Goruntz dantza taldearen saioa Zubipe kiroldegian.















