VIII. Berdintasun Foroa Zelai Arizti kultur etxean Eraldatzen elkarteko kideek zortzigarren urtez ospatu dute Berdintasun Foroa. Formatoa aldatu dute aurten eta eztabaida-mahaiak osatu ordez, testigantzak ekarri dituzte, indarkeria fisikoa eta psikologikoa jasan duten emakumeen bizipenak entzungai izan dira gaur, Zelai Arizti kultur etxean. Erakundeen aldetik Zumarragako Udala egon da ordezkatuta, Mikel Serrano alkateak eta Lurdes Canduela berdintasun zinegotziak Foroan parte hartu baitute. Aurkezpenean alkateak esan du “penagarria da hain jende gutxi elkartzea horrelako ekintza batean”. Ez da hitz askoz gehiago egon antolatzaileen eta ordezkarien aldetik. Emakumeek hartu dute hitza kontatzeko eta entzuteko zailak diren bizipenak guztiekin banatzeko. Ezer baino lehen, Mikel Laboaren Izarren hautsa jarri dute aretoko bozgorailuetan eta, isiltasuna. “52 urte ditut. Etxekoandrea naiz, bi seme-alaba ditut eta 35 urte dira umiliazioa eta mespretxua jasotzen dudala. Hasieran bera konforme eta pozik egon zedin edozer gauza egiten nuen. Denborarekin konturatu naiz, horrela ere ez dela gai bizitzaz gozatzeko, ez dagoela inoiz konforme eta gainera ni errudun sentiarazten nau. Telebistan programa bat ikusi nuen, tratu txarrei buruzkoa, konturatu nintzen ni ere tratu txarrak jasaten ari nintzela, kontatzen zutena eta gehiago bizia nuen nik.Lur jota geratu nintzen, jakin nuen senarra aldatzekotan txarrera baino ez zela aldatuko. Gertatu zaidan guztia idatzi du.” “Zortzi [...]
Hirugarren urtez antolatu dute Igartubeiti museoan Argazki Digital Lehiaketa Sagardo Asteko ekitaldien barruan. Lehiaketa hau Legazpiko Ikatza eta Urretxuko eta Zumarragako Argazki taldeen lankidetzarekin egiten dute. Hemeretzi partehartzaile izan dira aurten, hamabi heldu eta zazpi haur. Gorka Salmeron (argazkilaria), Julian Gil (Ikatza) eta Guillermo Murciego (Argazki) izan dira epaimahaikide eta aurtengo irabazleak: Helduak Xabier Artola Iñaki Gonzalez Luis Zubizarreta Haurrak Mikel Ferreiro Lucia Rogado Jon Ander Campos Irabazle guztiak ezin izan dira gaurko sari banaketan egon. Ondoren, argazkien proiekzioa egin dute Ezkio-Itsasoko Igartubeiti museoan.
Ormaiztegin San Andres jaiak ospatzen ari dira eta aurtengoan ere eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, euria ari du gaur tarteka, haurren danborradak eta mozorroen koloreek festa giroa piztu dute kaleetan. Danborrari txikiez gain, indioak eta bakeroak ziren mozorrotutako gehienak, haur eta helduak. Afrikako nonbaitetik etorritako tribua ere bazebilen kaleetan, baita pailazoren bat edo beste. Bihar: 12:00-14:30/16:00-18:00. Haurrentzako parkea Zubipe kiroldegian. 11:00-14:00. Herriko plazan Ormaiztegiko XIII. Odolkiaren Osagaien Azoka eta Lehiaketa eta Ormaiztegiko Osolkia osagaitzat duten plateren XI. Sukaldaritza Lehiaketa egingo dituzte. 12:00. Ardo dastaketa. Lehiaketaren ondoren. Ormaiztegiko Lehiaketaren sari banaketa eta dastaketa, plazan Baso-Txulo eta Barduliarrak elkarteen laguntzarekin. 18:30. Goruntz dantza taldearen saioa Zubipe kiroldegian.