‘Ordiziako azokan’ lehiaketaren sariak banatu dituzte
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak herriko hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin antolatutako Ordiziako azokan izeneko I. Argazki Lehiaketaren sariak atzo iluntzean banatu zituzten D’elikatuz gunean. Guztira 20 argazkizalek ha...
Ordiziako Udaleko Merkataritza eta Turismo sailak herriko hainbat elkarte eta erakunderen laguntzarekin antolatutako Ordiziako azokan izeneko I. Argazki Lehiaketaren sariak atzo iluntzean banatu zituzten D’elikatuz gunean. Guztira 20 argazkizalek hartu dute parte, eta 97 lan aurkeztu dituzte. Horietako 30 argazkirekin erakusketa zabaldu dute D’elikatuzen datorren urteko urtarrilaren 9a arte. Irudian, Alejandra Iturrioz zinegotziarekin ageri dira sarituak. Ezkerretik eskubira: Daniel Corado (4. saria), Ruben Sanchez (6.a), Xabi Lasa (2.a), Iovo Petrov –Nikola Petrov irabazlearen anaia–, Edurne Aierdi (3.a) eta Miguel Cavero (5.a)