'Francesca de Rimini' operaren lehen zatia eskainiko dute bihar Legazpin
DVD bidezko opera emanaldiekin jarraituz, Francesca De Rimini operaren lehen zatia proiektatuko dute bihar Legazpin. Ricardo Zandoiaren lana da eta Placido Domingo abeslariak interpretatzen du, besteak beste. Proiekzioa 20:30ean hasiko dute kultur etxeko areto nagusian eta sarrera doakoa izango da. Bigarren zatia hilaren 22an eskainiko dute.