Partaidetza altua izan du Segurako Ipuin, Bertso eta Marrazki Lehiaketak
Haur eta gaztetxo ugarik parte hartu dute, Elorri kultur elkarteak, Segurako Udalaren laguntzarekin antolatutako Ipuin, Bertso eta Marrazki sariketan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, guztira 230 lan jaso dituzte. Horietatik 141 marrazkiak dira, 78 ipuinak eta 11 bertsoak. «Urtez urte emaitza oso txukunak ematen dituen ekimena da eta aurtengoa ez da salbuespena izan». Horrenbestez, oso gustora daude Elorriko kideak, jasotako erantzunarekin. Segurako Elorri kultur elkarteak euskara eta euskal kultura suspertzeko eta indartzeko helburuarekin burutzen du lehiaketa hori. Aurtengoa antolatzen duen zazpigarren aldia da. Lehen ere bertso eta ipuin lehiaketak egiten zituen Elorrik, «ez ordea, egun ezagutzen dugun formato horretan» gehitu du Elorriko ordezkari batek. Hedapen zabala Aurtengo txapelketaren deialdia ere Iparra-Hegoa aste kulturalean partaide izan diren ikastoletara eta herri eskoletara hedatu dute, baita Goierriko hainbat ikatetxeetara, bertso eskoletara eta bertsoa lantzen duten Goierriko beste eskoletara ere. «Modu horretan, Euskal Herriko herrialde eta eskualde desberdinetako haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera izan dugu». Elorriko kideek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten ikastetxeei eta baita bertako irakasleei ere «beraiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako txapelketa hau aurrera eramatea». Aurtengoan lehiaketaren oinarriek bere horretan jarraitzen badute ere, bi aldaketa egin dituzte antolatzaileek: bata, mailei dagokiona eta bestea, epaimahaiko kideei dagokiona. [...]
Haur eta gaztetxo ugarik parte hartu dute, Elorri kultur elkarteak, Segurako Udalaren laguntzarekin antolatutako Ipuin, Bertso eta Marrazki sariketan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, guztira 230 lan jaso dituzte. Horietatik 141 marrazkiak dira, 78 ipuinak eta 11 bertsoak. «Urtez urte emaitza oso txukunak ematen dituen ekimena da eta aurtengoa ez da salbuespena izan». Horrenbestez, oso gustora daude Elorriko kideak, jasotako erantzunarekin.
Segurako Elorri kultur elkarteak euskara eta euskal kultura suspertzeko eta indartzeko helburuarekin burutzen du lehiaketa hori. Aurtengoa antolatzen duen zazpigarren aldia da. Lehen ere bertso eta ipuin lehiaketak egiten zituen Elorrik, «ez ordea, egun ezagutzen dugun formato horretan» gehitu du Elorriko ordezkari batek.
Hedapen zabala
Aurtengo txapelketaren deialdia ere Iparra-Hegoa aste kulturalean partaide izan diren ikastoletara eta herri eskoletara hedatu dute, baita Goierriko hainbat ikatetxeetara, bertso eskoletara eta bertsoa lantzen duten Goierriko beste eskoletara ere. «Modu horretan, Euskal Herriko herrialde eta eskualde desberdinetako haurren esamolde eta euskalki desberdinez elkar ezagutzeko eta aberasteko aukera izan dugu». Elorriko kideek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu duten ikastetxeei eta baita bertako irakasleei ere «beraiek gabe ezinezkoa izango litzatekeelako txapelketa hau aurrera eramatea».
Aurtengoan lehiaketaren oinarriek bere horretan jarraitzen badute ere, bi aldaketa egin dituzte antolatzaileek: bata, mailei dagokiona eta bestea, epaimahaiko kideei dagokiona.
Aurten mailak egokitu egin dituzte, Elorri kultur elkarteko kideen hitzetan, «lehen hiru maila elkarrekin egonda, lanetan diferentzia handiak sortzen baitziren». Lehen talde bakoitzean hiru adin taldek parte hartzen zuten, aurten bik parte hartu dute. Horrela 1. eta 2. mailako haurrek Olentzero globoan gaiarekin lotutako lanak egin behar izan dituzte. 3. eta 4. mailako umeek Olentzero lanik gabe gaia jorratu dute euren lanetan. 5. eta 6. mailakoek Olentzero eta Mari Domingi elkarrekin, eta 1. eta 2. DBHkoek berriz, Ametsak egi bihurtu arte.
Joxean Ormazabal gogoan
Bigarren aldaketa, epaimahaiari dagokiona Joxean Ormazabalen heriotzak eragin du, bera baitzen idazlanak zuzentzen eta baloratzen zituena. Aurten zeregin horretan, Josetxo Ugalde segurarra arituko da. Dena den, Ugalderentzat ez dira arrotzak lan horiek, aurreko aldian ere epaimahaiko kidea izan baitzen. Bertsoak Mikel Mendizabal itsasondoarrak zuzenduko ditu eta marrazkiak berriz, Segurako Joxe Mari Telleria margolariak. Beraz, urtero bezala epaimahaia idazten, bertsotan eta margolaritzan adituak direnek osatu dute.
Bestalde, Elorri kultur elkarteko kideek, Joxean Ormazabalen izena eta izana goraipatu dituzte. «Berari eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, lehiaketa honen sustatzailea eta parte garrantzitsua izan baita».
Sari banaketa larunbatean
Sariak datorren larunbatean banatuko dituzte, Segurako kultur etxean eguerdiko hamabietan. Adin talde bakoitzeko eta arlo bakoitzeko irabazleei diploma bana emango diete eta epaimahiko kideek hala erabakiz gero, aipamenak ere izango dira maila ematen duten beste lanentzako. Partaide guztiei banatuko dizkiete oparitxoak; liburuak, ikas-materiala…
Sari banaketaren ondoren berriz, hamaiketakoa egingo dute Elorri elkartean.