Urteberri egunean bertso jaialdia egingo dute Herri Antzokian
Eguberri inguruetan bertsotarako egarria asetzeko eginahala egiten du ia urtero Ordiziako Argi-Berri elkarteak, eta aurten ere ez du hutsik egin zeregin horretan. Iaz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak bildu zituen Majori kiroldegian, eta aurtengoa izen aldetik xumeagoa bada ere, jaialdi txukuna antolatu du Ordiziako Udalaren eta Goierriko Bertso Eskolaren laguntzarekin. Aitor Sarriegi, Ainhoa Mujika eta Julen Agirre beasaindarrak, Amaia Agirre villabonarra, Amets Arzallus hendaiarra eta Andoni Egaña zarauztarra dira Urteberri egunean Herri Antzokiko oholtzara igoko diren bertsolariak. Saioak ordu eta erdi iraungo du , eta gaiak Igor Egurenek jarriko ditu. Sarrerak egunean bertan Jaialdirako sarrerak saioa hasi baino ordu erdi lehenago jarri dituzte salgai Herri Antzokiko lehiatilan, zazpi euroren truke. Bertso saioa 22:00etan hasiko da.
Eguberri inguruetan bertsotarako egarria asetzeko eginahala egiten du ia urtero Ordiziako Argi-Berri elkarteak, eta aurten ere ez du hutsik egin zeregin horretan. Iaz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako zortzi finalistak bildu zituen Majori kiroldegian, eta aurtengoa izen aldetik xumeagoa bada ere, jaialdi txukuna antolatu du Ordiziako Udalaren eta Goierriko Bertso Eskolaren laguntzarekin.
Aitor Sarriegi, Ainhoa Mujika eta Julen Agirre beasaindarrak, Amaia Agirre villabonarra, Amets Arzallus hendaiarra eta Andoni Egaña zarauztarra dira Urteberri egunean Herri Antzokiko oholtzara igoko diren bertsolariak. Saioak ordu eta erdi iraungo du , eta gaiak Igor Egurenek jarriko ditu.
Sarrerak egunean bertan
Jaialdirako sarrerak saioa hasi baino ordu erdi lehenago jarri dituzte salgai Herri Antzokiko lehiatilan, zazpi euroren truke. Bertso saioa 22:00etan hasiko da.