Ziklo osorako bonuak jarriko ditu salgai zineklubak estreinekoz Zumarragan
Butak21 zineklub taldeak urtarrilak 28an ekingo dio denboraldi berriari. Hamar film emango dituzte maiatzera bitartean eta 2002. urtean martxan jarri zutenetik lehenengo aldiz, denboraldi osorako bonua erosteko aukera emango diete ikusleei.
Bonuak salgai jarriko dituzte Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko harreran urtarrilak 15etik 20era. 25 euroko prezioan salduko dituzte, “gure ikuslegoa fidelizatzeko asmoarekin aspaldiko ideia berreskuratu dugu” dio Julen Arakama zineklubeko kideak. Sarrerak 4 eurotara igoko dituzte datorren 19. denboraldian.
Filmen zerrenda itxi gabe badago ere, momentuz konfirmatu ahal dituztenak ondokoak dira: Inception, Buried, Balada triste de trompeta, Poetry, Neds, Exit through the gift shop eta The secret of kells. Datorren astean jakinaraziko dute behin betiko zerrenda.