Juanlu Escuderok Zona Zeron emanaldia eskainiko du gauean
Otamotz.com – ”Trainspotting” film ezagunean oinarritutako bakarrizketa bat dakar Juanlu Escudero aktoreak gaurko. Emanaldia, gaueko 22:00etatik aurrera Urretxuko Zona Zero tabernan ikusteko aukera izango da. Bakarrizketa baina, ez da berria. Orain 10 bat urte sortutakoa da eta dagoeneko 200 bat emanalditan antzeztu duena. Escuderok dioenez, ”Trainspotting”, orain zenbait hamarkada heroinaren eragin latzak bizi izan zituzten gazte haiei eskainitako lana da. Omenaldi gisa balio duena bai, baina hausnarketarako bidea ere ematen duena.