Beasainen abiatuko da ostiralean Antzerki Garaia zikloaren 17. ekinaldia
Gaitzerdi produkzioak taldearen Euria esan eta euria erortzea antzezlanarekin hasiko da ostiralean Usurbe Antzokian Beasaingo eta Ordiziako udalek elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloaren 17. ekinaldia. Zortzi antzezlan ikusteko aukera izango da aurten, lau Ordizian eta beste lau Beasainen. Ttanttakaren No me hagas daño antzezlanarekin bukatuko da antzerki zikloa Usurben, apirilaren 15ean. Belen Maiza Ordiziako Udaleko kultura zinegotziak eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateordeak aurkeztu dute gaur Barrena kultur etxean Antzerki Garaia ekimena. Bi herrien arteko lankidetza nabarmentzeaz gain, bi udaletako ordezkariek argi dute “borondateak batuta eta ahaleginak koordinatuta” ateratzen dela aurrera ekimena. Irizpidea, kalitatea Iazko ekitaldiaren balorazioa “oso positiboa” izan zen, jendearen erantzuna “oso ona” izan zelako. Eta helburuak iazko zikloaren bertsuak dira: antzerki obretara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea batetik, eta publiko berria erakartzea –batez ere gaztea–, bestetik. Taldeak eta obrak aukeratzeko irizpidea “kalitatea” izan dela adierazi dute: “Muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna, eta obren arrakasta ere kontuan hartu ditugu zikloaren egitaraua arrakastatsua izan dadin”. Zortzi saioetarako bonoa Beasainen martxoaren 18an izango den 100 metro koadro antzezlanaren bi saio (20:00 eta 22:15) egingo dituzte, eta sarrerak 12 euro balioko du, baina gainontzeko zazpi taldeek saio bakarra egingo dute, 22:15ean eta 10 euroren truke. Hala [...]
Gaitzerdi produkzioak taldearen Euria esan eta euria erortzea antzezlanarekin hasiko da ostiralean Usurbe Antzokian Beasaingo eta Ordiziako udalek elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloaren 17. ekinaldia. Zortzi antzezlan ikusteko aukera izango da aurten, lau Ordizian eta beste lau Beasainen. Ttanttakaren No me hagas daño antzezlanarekin bukatuko da antzerki zikloa Usurben, apirilaren 15ean.
Belen Maiza Ordiziako Udaleko kultura zinegotziak eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateordeak aurkeztu dute gaur Barrena kultur etxean Antzerki Garaia ekimena. Bi herrien arteko lankidetza nabarmentzeaz gain, bi udaletako ordezkariek argi dute “borondateak batuta eta ahaleginak koordinatuta” ateratzen dela aurrera ekimena.
Irizpidea, kalitatea
Iazko ekitaldiaren balorazioa “oso positiboa” izan zen, jendearen erantzuna “oso ona” izan zelako. Eta helburuak iazko zikloaren bertsuak dira: antzerki obretara joateko ohitura galdu duen publikoa berreskuratzea batetik, eta publiko berria erakartzea –batez ere gaztea–, bestetik.
Taldeak eta obrak aukeratzeko irizpidea “kalitatea” izan dela adierazi dute: “Muntaia, lengoaiari emandako trataera, hizkuntza, konpainiaren eskarmentua eta profesionaltasuna, eta obren arrakasta ere kontuan hartu ditugu zikloaren egitaraua arrakastatsua izan dadin”.
Zortzi saioetarako bonoa
Beasainen martxoaren 18an izango den 100 metro koadro antzezlanaren bi saio (20:00 eta 22:15) egingo dituzte, eta sarrerak 12 euro balioko du, baina gainontzeko zazpi taldeek saio bakarra egingo dute, 22:15ean eta 10 euroren truke. Hala ere, zortzi saioetarako bonoa ere salgai dago dagoeneko, 60 euroan. Ordiziako Barrenan eta Beasaingo kultura batzordean eskura daiteke. Taldeek ere merkeagoa lor ditzateke sarrerak.