Urbeltz bete egin zen Egizabalen aldeko bertso jaialdian
Pasa den zapatuan, hilak 8, Egizabal baserriaren aldeko bertso saioa ospatu zuten Legazpin. Jon Maia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Amuriza aritu ziren kantuan eta Urbeltz pilotalekua bete egin zen. Bertso Olaria...
Pasa den zapatuan, hilak 8, Egizabal baserriaren aldeko bertso saioa ospatu zuten Legazpin. Jon Maia, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Julio Soto eta Miren Amuriza aritu ziren kantuan eta Urbeltz pilotalekua bete egin zen.
Bertso Olariak bertso eskolak antolatu zuen saioa. Iazko urrian erre zen Legazpiko Egizabal baserria eraberritzen laguntzeko dirua biltzea zen helburua eta deialdiak erantzun zabala jaso zuen herritarren aldetik, bostehundik gora lagun batu baitzituen.
Julian Auzmendik prestatutako ikus-entzunezkoarekin hasi zen saioa eta bukaeran, familiaren izenean, Eixalgo alabak eskerrak eman zituen hilabeteotan jaso duten elkartasunagatik. Sutearen egunean bertan lagundu zietenei, elkartasun ekintzak antolatu dituztenei, diruzko laguntzak eman dizkietenei eta zapatuan kantatu zutenei eman zizkien eskerrak honek: «Eskerrak, azken finean eta bihotz-bihotzez, lagundu diguzuen eta laguntzen ari zareten guzti-guztioi».
Argazkiak Errikarte Agirrerenak dira.
Informazio gehiago: zingizango.com