CAF eta Irizar enpresetako arduradunak Arabiar Emirerri Batuetako Union Railway enpresako presidente Nasser Alsowaidirekin elkarrizketatu dira Abu Dhabin. Elkarrizketa horretan kontratu bana negoziatu dute Beasaingo eta Ormaiztegiko enpresa buruek. ...
The Graffiti Clasics taldeak eskainiko du Antzerki Garaia zikloko bigarren ikuskizuna. Ostiral gaueko 22:15ean izango da, Ordiziako herri antzokian. Talde britainiar honek, musika eta umorea nahasten ditu 16 cuerdas con mucho ritmo lanean. Itxuraz, ohiko harizko laukotea ematen dute, baina eskenatokira igotakoan, euren instrumentuak jotzeaz gain, abestu, antzeztu eta dantza ere egiten dute, koreografia bereziak sortuz. Laukote klasikoen errepertorioa XXI. mendera egokitu dute, beti ere, umorearekin eta moldaketa bereziak eginez. Duela 15 urte sortu zen The Graffiti Clasics taldea eta mundu osoan zehar eskaini dituzte emanaldiak. 2007an, “Spirit of the Fring” saria jaso zuten Edimburgoko Nazioarteko Jaialdian. Bakarka nahiz taldean, partaide guztiek talentu handia erakusten dute saio bakoitzean eta ikuspuntu originala ematen diote pieza eta moldaketa bakoitzari. Musika eta umorezko antzezlanak gustoko dituztenek, ostiral hauean izango dute hitzordua, Ordiziako herri antzokian. Sarrerak, lehiatilan bertan erosi ahal izango dira.
Interpretazio zentroa egiteko plan berezia onartu behar zuen erakundeak txostena eman zuen herenegun.
Eguraldi goxoak izan ditugu, gustuz hartu direnak baina ez dugu negu betean gaudenekoa ahaztu behar eta oraindik elurra etor daitekeela iragartzen dute eguraldi iragarleek. Mimosa arbolak baliatu dute beroaldi txiki hau eta adar dotoreak ekarri ditu Edurne Jauregik, 2 euroan bakoitza salgai jarri dituenak. Negutegiei eta berogailuei esker orain arte udako produktuen hondarrak ikusi baldin badira ere, hemengo tomate, piper, leka eta abarrak ahaztu beharrean gaude. Ikusten direnak, hemengo produktuekin batera baldin badira ere, kanpokoak izango dira. Esate baterako Joxe Mari Uzin azkoitiarrak, tomate garaian etorri ohi dena, aste honetan utziko dio asteazkenetan etortzeari, «datorren maiatza bukaera arte-edo» berak aurreikusten zuenez. Hala ere, ostiral arratsaldeetako azokara etortzen jarraituko du. Hemengo fruta sasoia egin ohi duen Idiazabalgo Kalbarioko Amaia Alkortak berriz, oraindik aste batzutan etorriko dela adierazten du, sagarrak nekez saltzen omen dira aurten. Kiwi, sagar –errezila batez ere– eta irasagarretara mugatuko du eskaintza. Mendi eta paisaiaren etorkizun iluna Juan Amezketa kalean berriz, arbola landare saltzaileak ugaritu egin dira, lehendik aipatutako Junkal Areitio eta Albisturgo Lasari, Zegamako Arakama eta Ataungo Dorronsoro mintegiak gehitu zaizkie. Halere ezkor sumatu ditugu, aho batez gainera: «Mendia geldik dago, eta hainbeste aldatu da kontua azken urteetan… Lehen gu geuk biltzen genituen arbola haziak, ona ikusi eta [...]
Berritsu eta Txelotxe ludoteketan eta Eizu gaztelekuan izena emateko epea ireki dute. Urtarrilean hasi eta ekainera arteko matrikula egiteko aukera izango dute lau urtetik 17 urtera arteko haurrek eta gazteek. Matrikula 30 euro kostako da. Aisi Hezi...
Urola Garaiko Oripavi elkarteak bizitzarako orientazioa eskaintzea du helburu. Urtean hainbat saio antolatzen dituzte asmo horrekin eta biharegingo dute 2011ko lehen saioa. Giza neodiseinua izena eman diote biharko tertuliari. Silvia Nirupo sendagile p...
Kontzertua Gerardo Rifon organo-jolearekin eskainiko du Orfeoiak, 20:00etan hasiko da, ordubete iraungo du eta doan izango da.
40 jokalarik hartuko dute parte txapelketan hamarnako lau taldetan banatuta. Txapelketaz gainera, aurten ere xakearen inguruko hitzaldi bat eta film emanaldia...