CAF eta Irizar enpresek kontratuak eskura ditzateke Arabian
CAF eta Irizar enpresetako arduradunak Arabiar Emirerri Batuetako Union Railway enpresako presidente Nasser Alsowaidirekin elkarrizketatu dira Abu Dhabin. Elkarrizketa horretan kontratu bana negoziatu dute Beasaingo eta Ormaiztegiko enpresa buruek. ...
CAF eta Irizar enpresetako arduradunak Arabiar Emirerri Batuetako Union Railway enpresako presidente Nasser Alsowaidirekin elkarrizketatu dira Abu Dhabin. Elkarrizketa horretan kontratu bana negoziatu dute Beasaingo eta Ormaiztegiko enpresa buruek. CAFek katenariarik gabeko tranbiak egiteko 300 milioi euroko kontratua eskura dezake, eta Irizarrek gama altuko 200 autobus egiteko kontratua.
CAFek egingo dituen tranbiak Qatarrerako izango dira. 2008an aurkeztu zuen enpresa goierritarrak kontratua eskuratzeko proposamena, eta aste gutxi barru jakingo da kontratua eskuratzen duen edo Alemaniako Siemens enpresarentzat izango den. Izan ere, Siemens da kontratua eskuratzeko CAFen lehiakide nagusia.