‘Giza neodiseinuaz’ hitz egiteko saioa antolatu du Oripavik bihar
Urola Garaiko Oripavi elkarteak bizitzarako orientazioa eskaintzea du helburu. Urtean hainbat saio antolatzen dituzte asmo horrekin eta biharegingo dute 2011ko lehen saioa. Giza neodiseinua izena eman diote biharko tertuliari. Silvia Nirupo sendagile p...
Urola Garaiko Oripavi elkarteak bizitzarako orientazioa eskaintzea du helburu. Urtean hainbat saio antolatzen dituzte asmo horrekin eta biharegingo dute 2011ko lehen saioa.
Giza neodiseinua izena eman diote biharko tertuliari. Silvia Nirupo sendagile psikiatra eta izakiaren ikerlaria ariko da dinamizatzaile moduan eta konferentzia18:30ean hasiko dute, Legazpiko kultur etxean.
Oripavi elkartetik «norbera ezagutzeko tresna» gisa aurkeztu dute Giza neodiseinua. «Magia eta zientziaren topaketan oinarritzen da eta honek gorputzaren eta buruaren harreman zoragarria zertan datzan ezagutzen laguntzen digu. Gurasoek ikuspegi zehatzago bat lor dezakete bai eurentzako eta baita euren seme-alabentzako eta elkarbizitza eta ulermena erraztu egiten ditu. Honek guztiak adimena eta harmonia errazten ditu» azaldu dute elkartetik.
Urte osoko egitaraua
Biharko saioaz gain, Oripavik urte osoko egitaraua ere aurkeztu du www.oripavi.com webgunean. Hala, urtarrilean Bikote izan, guraso izan tailerreko bi saio egingo dituzte; otsailean Adimen emozionala landuko dute; martxoan eta apirilean Konturatzea argituz saioak egingo dituzte; maiatzean Beharrak eta garapen indibiduala bikotean hitzaldia izango da; ekainean Nire adierazpiderako urratsak tailerra egingo dute; urrian eta azaroan Bikotearen banaketaz jardungo dute eta abenduan azkenik, Galera eta gaixotasuna gaia landuko dute. Saioak irekiak izango dira.