Patata tortila lehiaketa, Idiazabalgo San Blas jaien azken txanpa
Azken txanpan dira Idiazabalgo San Blas jaiak, urtarrilak 29an hasi eta bihar bukatuko dira. Gaurkoan patata tortila lehiaketa egin dute, hirugarrena. Plazan jarritako karpan tortilak egiten aritu dira dozena erdi talde inguru eta ondoren bazkaria iza...
Azken txanpan dira Idiazabalgo San Blas jaiak, urtarrilak 29an hasi eta bihar bukatuko dira. Gaurkoan patata tortila lehiaketa egin dute, hirugarrena. Plazan jarritako karpan tortilak egiten aritu dira dozena erdi talde inguru eta ondoren bazkaria izan da. Gaur, 17:30ean eskuzko pilota partida profesionalak daude pilotalekuan eta gauean, 23:00etan, plazan, Trikizio taldearen kontzertua.