Sarecar proiektua Beasain, Ordizia eta Lazkaora zabalduko dute
urtarrilaren 17an jarri zuten ofizialki martxan.
Sarecar proiektua Goierriko beheko hiru herri hazienetara zabaltzeko egitasmoa bi fasetan egingo dute: batetik, udalerri bakoitzak bere ibilgailuak izango ditu eta modu independentean funtzionatuko du –”irla” baten modura–, udalerriko oinarrizko zerbitzua bermatzearren. Bestetik, “irla” ezberdin horietako ibilgailuak partekatu ahal izateko sistema bat garatuko da, hartara udalerri batean ibilgailu bat hartu eta beste batean uzteko aukera izango da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Krisiaren Aurkako Planeko 300.000 euro bideratuko ditu Sarecar proiektua Beasain, Ordizia eta Lazkaora zabaltzeko. Hala jakinarazi du gaur Markel Olano ahaldun nagusiak eta Arantxa Tapia mugikortasun eta lurralde antolaketa diputatuak. Zortzi proiektu finantzatuko dituzte Krisiaren Aurkako Planaren barruan –lau milioi euroko aurrekontua du planak– eta horietako bat izango da Ataunen abiatutako ekimenaren segida ematea;