Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen inauguratuko du arratsaldean lehen egoitza. Orain bost urte CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da OAS eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitzak....
Zazpi urte badira Goierri Garaian Mintzalaguna egitasmoa lantzen hasi zirenetik. Udalek eta udal uuskaltegiek sustatuta, euskaraz egiteko lagunarteek 100 pertsona biltzen dituzte egun. Egitasmo honen baitan, bizilagun talde txikiak batu eta euskaraz hitz egitea da helburua. Hiru lau laguneko taldeak osatzen dituzte, euskaldun zahar bat eta hainbat euskaldun berrirekin, eta astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko gelditu ohi dira horiek, talde bakoitzak aukeratutako gunean; tabernan, euskaltegian, bidegorrian… Mintzalaguneko erabiltzailearen profila emakumezkoa, 40 urte ingurukoa eta kultura maila altu xamarrekoa da, iaz Aztikerrek egin zuen ikerketa baten arabera. Erabiltzaileek egitasmoari egiten dioten balorazioa aldiz, 8,5 puntukoa da, hamarretik. «Pozik», «baliagarria» eta «bikaina» dira eurek emandako balorazio eta adjektibo batzuk. Egitasmoaren jatorria duela 18 urte aurki dezakegu Donostian eta 2010. urtean osotara 3.600 pertson izan ziren Hego Euskal Herrian ekimenean parte hartu zutenak; horietatik 50ek Urretxukoan eta Zumarragakoan eta beste hainbestek Legazpin. Iaz, gainera, merkatariak ere hasi ziren egitasmoan parte hartzen. Hitz egiteko lanak Jose Manuel Piris, Violeta Novo, Raquel Casas eta Estanis Agirre Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen ari dira. Lehen hirurak euskaldun berriak dira. Laugarrena aldiz, euskaldun zaharra. Novok hiru urte daramatza egitasmoan, euskaltegiko ikasle zela eskaini zioten parte hartzea. «Hasieran beldur pixka bat eman zidan. Besteek ni baino maila altuagoa zuten, [...]
Bihar, otsailaren 26an eta martxoaren 5ean Korrikak edizio honetako arropa saltzeko mahaia jarriko du Zumarragako azokan.
Gipuzkoako Fiskaltzak hamarna hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren hiru gazteentzat. 2005ean okupatu zuten garai hartan hutsik zegoen Idiazabalgo Txomenane etxea. Hainbat urtetan han bizi izan eta gero, 2007k...
Liga erabakitzeko bi partida falta zaizkio Ampo Ordiziari eta bi zita garrantzitsu horietan, zaleen babesa izango du, etxean eta etxetik kanpo. Izan ere, lau autobus bete dituzte dagoeneko igandean Valladoliden Quesos Entrepinares taldearen kontra joka...
Errikarte Agirre legazpiarrak argazkiak atera zituen pasa en asteko bertso afarian. Hona hemen batzuk.
Berritsu eta Txelotxe ludotekak kudeatzen dituen Aisi Hezi elkarteak jostailuen mailegutza sistema jarri du martxan bi ludoteketan. Hilabete honetan hasi dira ekimenarekin eta aurrerantzean bi ludoteketako bazkide direnek jostailuak etxera eramateko a...
Zumarragako baserritarrek eskatutako espezieak banatuko ditu udalak, zortzigarren urtez.