Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren gazteentzat kartzela zigorra eskatu dute
Gipuzkoako Fiskaltzak hamarna hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren hiru gazteentzat. 2005ean okupatu zuten garai hartan hutsik zegoen Idiazabalgo Txomenane etxea. Hainbat urtetan han bizi izan eta gero, 2007k...
Gipuzkoako Fiskaltzak hamarna hilabeteko kartzela zigorra eskatu du, Txomenane etxea husterakoan kateatu ziren hiru gazteentzat. 2005ean okupatu zuten garai hartan hutsik zegoen Idiazabalgo Txomenane etxea. Hainbat urtetan han bizi izan eta gero, 2007ko maiatzean hustu zuen Ertzaintzak. Hiru gaztek ordea, protesta moduan, kateatzea erabaki zuten. Eskuak katez lotu eta hormigoizko bloke batean sartu zituzten. Ertzainek orduan behar izan zituzten gazteak askatzeko. Gertakari haien inguruko epaiketa hasi da orain, eta Fiskaltzak hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du haientzat. Ondasun higiezinak bidegabeki eureganatzea eta desobedientzia delituak leporatzen dizkiete.