Musika ekimen anitza eta berritzailea ari dira egiten gaur Ordizian, arratsalde erdian hasita. Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, hainbat musika talderen kontzertuak entzuteko parada dago, batzuk aldi berean. 18:00ak pasatxoan hasi dira lehen bi kontzertuak, Herrikoa eta Urdin tabernetan. Oraintsu, 22:00etan, ziren hastekoak beste bi talde jotzen. Formatu txikiko kontzertuak dira, taberna ugaritan, eta batzuk aldi berean. Arratsaldean jendea ibili da tabernarik taberna, zuzeneko musika entzun eta garai batean sona eduki zuten nahiz gaur egun hasi berriak diren taldeak gozatzen. Gaztetxearen urteurrenaren harira atera duten diskoa aurkezteko ekitaldia izan da gaurkoa. Guztira, Goierriko 45 talde bildu dituzte CD bikoitzean.
Ordiziako hiru kirolarik osatutako taldea Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia kirol programak antolatutako tri-indor lehiaketan ari da parte hartzen. Gaur, larunbata, arratsaldeko 16:00ean hasi dute kirol jarduna Ordiziak eta Abadiñok. Bi herriren a...
Ostiral arratsaldean Gernikako Akordioaren aurkezpen ekitaldia egin zuten Legazpin. Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Abertzaleen Batasunak eta Alternatibak sinatu zuten akorio hori 2010eko irailaren 25ean. Akordio hori gizarteratzeko...
Gaur arratsaldean 68 muslari bikote elkartu dira Zaldibian, Zubi-Buru elkarteko 36. Mus Txapelketa azkarra jokatzeko. Aurreko urteetatik beherakada nabaritu da partaidetzan -iaz 100 bikote ziren-, antolatzaileen arabera “Bilboko manifestazioa ere egun berean egokitu delako”. Lau eta erdiak pasatxoan hasi dira jokoan Zubi-Buru elkartean. Urteroko legez, eta sari mamitsuek erakarrita (bikote irabazlearentzat 1.500 euro daude, bigarrenarentzat 800 euro), Goierri osoko mus jokalariez gain Gipuzkoako eta batez ere Nafarroako jendea inguratu da. Sakana aldetik presentzia handia zegoen, Arruatzu, Bakaiku, Etxarri… aldekoak. Baina baita Leitzakoak ere. Gipuzkoari dagokionez, Azpeititik etorritako muslariak baziren, esate baterako.
Hirugarren Mailako ligako 26. jardunaldian hiru puntu batu ditu gaur arratsaldean Beasainek Loinatz zelaian. Amurriori 2 eta 0 irabazi dio, beste behin neurketaren hasiera eraginkorra eginda. Kristian Agirrek sartu ditu bi golak, 6. minutuan eta 16.ean. Une oro mendean eduki du Beasainek partidaren eta jokoaren kontrola, baita bigarren zatiko 13. minutuan epaileak Aimar Alvarez kaleratu (zuzeneko txartel gorria, are ertzean falta batengatik) eta taldea hamar jokalarirekin geratu denean ere. Lehen zatian jaun eta jabe izan da Beasain; bigarrenean defentsan jardun du gehienbat, atzean bilduta eta kontraerasora arriskua sortuz. Amurriok ez du ia aukera garbirik sortu partida guztian. Sailkapenean bi puntu “jan” ditu Beasainek play-off postuekiko. Beasainek bosgarren koskan eroso segiko du. Laudio B-k (laugarren, 50 puntu) bana berdindu du etxean Santutxurekin; orain lau puntura dauka talde goierritarrak sailkapeneko 4. postu hori. Amorebieta da orain lider (55 puntu) Zarautz jipoitu (5-2) Sestao Riverrek (bigarren, 54 puntu) Azpeitian galdu (2-0) egin duelako Lagun Onakekin. Hirugarren postuan Cultural dago (52), gaur Gernikari 2-0 irabazita. Beasainek 46 puntu ditu). 26. jardunaldiko emaitzak: Beasain 2-0 Amurrio Lagun Onak 2-0 Sestao River Elgoibar 3-3 Baskonia Arenas Club 1-0 Aurrera Cultural 2-0 Gernika Amorebieta 5-2 Zarautz Laudio B 1-1 Santutxu Zamudio 5-3 Leioa Portugalete-Santurtzi (bihar) Eibar B-Zalla (bihar) Honela dago Hirugarren Mailako 4. multzoko sailkapena, [...]
Udalbiltza auziaren inguruan Lazkaon sortu zuten babes taldeak atzo, ostirala, egin zuen azkeneko juntadizoa. Eta ospatzeko izan zen, epaia absoluziozkoa izan ondoren eta 21 auzipetuak kargurik gabe geratu ondoren. Esparru elkartean afaria egin zuten 90 bat pertsonak, tartean Urko Irastortza lazkaotarra zela, auzipetuta egon zen hiru goierritarretako bat. Omenaldia egin zion Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldeak, “Udalbiltza auzian azken urteetan pasa behar izan duenagatik”. Taldea Udalbiltza auzian auzipetutakoei eta bereziki Irastortzari babesa emateko sortu zuten. Bitarte horretan elkarretaratzeak, hitzaldiak… antolatu ondoren “amaiera zoriontsuarekin” bukatu du ibilia. Azkeneko ekitaldirako, atzo, bertso-afaria prestatu zuten. Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Ainhoa Mujika goierritarrak aritu ziren bertsotan, Inaxio Usarralderen esanetara. Argazkian, gai-jartzailea eta hiru bertsolariak, eta Urko Irastortza.