Beasainek 2 eta 0 irabazi dio etxean Amurriori eta bosgarren jarraitzen du

Hirugarren Mailako ligako 26. jardunaldian hiru puntu batu ditu gaur arratsaldean Beasainek Loinatz zelaian. Amurriori 2 eta 0 irabazi dio, beste behin neurketaren hasiera eraginkorra eginda. Kristian Agirrek sartu ditu bi golak, 6. minutuan eta 16.ean. Une oro mendean eduki du Beasainek partidaren eta jokoaren kontrola, baita bigarren zatiko 13. minutuan epaileak Aimar Alvarez kaleratu (zuzeneko txartel gorria, are ertzean falta batengatik) eta taldea hamar jokalarirekin geratu denean ere. Lehen zatian jaun eta jabe izan da Beasain; bigarrenean defentsan jardun du gehienbat, atzean bilduta eta  kontraerasora arriskua sortuz. Amurriok ez du ia aukera garbirik sortu partida guztian. Sailkapenean bi puntu “jan” ditu Beasainek play-off postuekiko. Beasainek bosgarren koskan eroso segiko du. Laudio B-k (laugarren, 50 puntu) bana berdindu du etxean Santutxurekin; orain lau puntura dauka talde goierritarrak sailkapeneko 4. postu hori. Amorebieta da orain lider (55 puntu)  Zarautz jipoitu (5-2) Sestao Riverrek (bigarren, 54 puntu) Azpeitian galdu (2-0) egin duelako Lagun Onakekin. Hirugarren postuan Cultural dago (52), gaur Gernikari 2-0 irabazita. Beasainek 46 puntu ditu). 26. jardunaldiko emaitzak: Beasain 2-0 Amurrio Lagun Onak 2-0 Sestao River Elgoibar 3-3 Baskonia Arenas Club 1-0 Aurrera Cultural 2-0 Gernika Amorebieta 5-2 Zarautz Laudio B 1-1 Santutxu Zamudio 5-3 Leioa Portugalete-Santurtzi (bihar) Eibar B-Zalla (bihar) Honela dago Hirugarren Mailako 4. multzoko sailkapena, [...]

Beasaingo jokalariak Agirreren bigarren gola ospatzen, gaur.

Hirugarren Mailako ligako 26. jardunaldian hiru puntu batu ditu gaur arratsaldean Beasainek Loinatz zelaian. Amurriori 2 eta 0 irabazi dio, beste behin neurketaren hasiera eraginkorra eginda. Kristian Agirrek sartu ditu bi golak, 6. minutuan eta 16.ean. Une oro mendean eduki du Beasainek partidaren eta jokoaren kontrola, baita bigarren zatiko 13. minutuan epaileak Aimar Alvarez kaleratu (zuzeneko txartel gorria, are ertzean falta batengatik) eta taldea hamar jokalarirekin geratu denean ere. Lehen zatian jaun eta jabe izan da Beasain; bigarrenean defentsan jardun du gehienbat, atzean bilduta eta  kontraerasora arriskua sortuz. Amurriok ez du ia aukera garbirik sortu partida guztian. Sailkapenean bi puntu “jan” ditu Beasainek play-off postuekiko. Beasainek bosgarren koskan eroso segiko du. Laudio B-k (laugarren, 50 puntu) bana berdindu du etxean Santutxurekin; orain lau puntura dauka talde goierritarrak sailkapeneko 4. postu hori. Amorebieta da orain lider (55 puntu)  Zarautz jipoitu (5-2) Sestao Riverrek (bigarren, 54 puntu) Azpeitian galdu (2-0) egin duelako Lagun Onakekin. Hirugarren postuan Cultural dago (52), gaur Gernikari 2-0 irabazita. Beasainek 46 puntu ditu). 26. jardunaldiko emaitzak:
  • Beasain 2-0 Amurrio
  • Lagun Onak 2-0 Sestao River
  • Elgoibar 3-3 Baskonia
  • Arenas Club 1-0 Aurrera
  • Cultural 2-0 Gernika
  • Amorebieta 5-2 Zarautz
  • Laudio B 1-1 Santutxu
  • Zamudio 5-3 Leioa
  • Portugalete-Santurtzi (bihar)
  • Eibar B-Zalla (bihar)
Honela dago Hirugarren Mailako 4. multzoko sailkapena, gaurko partidak kontuan hartuta:
  1. Amorebieta, 55 puntu. (Play-off)
  2. Sestao River, 54 (p.o.)
  3. Cultural, 52 (p.o.)
  4. Laudio B, 50 (p.o.)
  5. Beasain, 46
  6. Arenas Club, 41
  7. Lagun Onak, 40
  8. Portugalete, 38 (partida 1 gutxiago)
  9. Leioa, 38
  10. Santutxu, 36
  11. Zamudio, 35
  12. Zalla, 33 (partida 1 -)
  13. Baskonia, 29
  14. Gernika, 28
  15. Eibar B, 26 (partida 1-)
  16. Elgoibar, 23
  17. Amurrio, 22
  18. Zarautz, 20 (jaitsiera)
  19. Santurtzi, 19 (j.) (partida 1-)
  20. Aurrera, 19 (j.)
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa