Lehengo eta oraingo musika taldeen agertoki ugari gaur Ordizian

Musika ekimen anitza eta berritzailea ari dira egiten gaur Ordizian, arratsalde erdian hasita. Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, hainbat musika talderen kontzertuak entzuteko parada dago, batzuk aldi berean. 18:00ak pasatxoan hasi dira lehen bi kontzertuak, Herrikoa eta Urdin tabernetan. Oraintsu, 22:00etan, ziren hastekoak beste bi talde jotzen. Formatu txikiko kontzertuak dira, taberna ugaritan, eta batzuk aldi berean. Arratsaldean jendea ibili da tabernarik taberna, zuzeneko musika entzun eta garai batean sona eduki zuten nahiz gaur egun hasi berriak diren taldeak gozatzen. Gaztetxearen urteurrenaren harira atera duten diskoa aurkezteko ekitaldia izan da gaurkoa. Guztira, Goierriko 45 talde bildu dituzte CD bikoitzean.

Musika ekimen anitza eta berritzailea ari dira egiten gaur Ordizian, arratsalde erdian hasita. Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, hainbat musika talderen kontzertuak entzuteko parada dago, batzuk aldi berean. 18:00ak pasatxoan hasi dira lehen bi kontzertuak, Herrikoa eta Urdin tabernetan.

Silikonay taldea, ekinean

Oraintsu, 22:00etan, ziren hastekoak beste bi talde jotzen. Formatu txikiko kontzertuak dira, taberna ugaritan, eta batzuk aldi berean. Arratsaldean jendea ibili da tabernarik taberna, zuzeneko musika entzun eta garai batean sona eduki zuten nahiz gaur egun hasi berriak diren taldeak gozatzen. Gaztetxearen urteurrenaren harira atera duten diskoa aurkezteko ekitaldia izan da gaurkoa. Guztira, Goierriko 45 talde bildu dituzte CD bikoitzean.

Burusoil talde beasaindarra

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa