Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldearen azken ekitaldia, zorionekoa
Udalbiltza auziaren inguruan Lazkaon sortu zuten babes taldeak atzo, ostirala, egin zuen azkeneko juntadizoa. Eta ospatzeko izan zen, epaia absoluziozkoa izan ondoren eta 21 auzipetuak kargurik gabe geratu ondoren. Esparru elkartean afaria egin zuten 90 bat pertsonak, tartean Urko Irastortza lazkaotarra zela, auzipetuta egon zen hiru goierritarretako bat. Omenaldia egin zion Lazkaoko Udalbiltzaren Babes Taldeak, “Udalbiltza auzian azken urteetan pasa behar izan duenagatik”. Taldea Udalbiltza auzian auzipetutakoei eta bereziki Irastortzari babesa emateko sortu zuten. Bitarte horretan elkarretaratzeak, hitzaldiak… antolatu ondoren “amaiera zoriontsuarekin” bukatu du ibilia. Azkeneko ekitaldirako, atzo, bertso-afaria prestatu zuten. Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia eta Ainhoa Mujika goierritarrak aritu ziren bertsotan, Inaxio Usarralderen esanetara. Argazkian, gai-jartzailea eta hiru bertsolariak, eta Urko Irastortza.