Abadiñok Ordizia gainditu du trindoor txapelketan
Euskadi Irratiak antolatutako Emakumezkoen herri arteko Trindoor txapelketan Ordiziak eta Abadiñok neurtu zituzten indarrak larunbatean, eta garaipena bizkaitarrentzat izan zen. Maider Gaztañaga –ergometroan–, Nekake Kerejeta –bizikletan– eta Irene Irastortza –korrika– izan ziren ordiziarren ordezkariariak. Hiruren lana batuta, 15:32ko denbora egin zuten, aurtengo laugarren denborarik onena. Jaione Arana –ergometroa–, Eneritz Iturriagaetxeberria –bizikleta– eta Oihana Azkorbeitia –korrika– izan zen Abadiñokoen hirukoa, eta aurtengo bigarren markarik onena ezarri zuten (14:20). Iturriagaetxeberriaren lanak erabaki zuen lehia. Lau kilometro egiteko 5:25eko denbora erabili, iazko errekorra hiru segunduan hobetuz.