Ados kolektiboaren zeramika erakusketa Aterpen
Irungo (Gipuzkoa) Ados taldeko Iñaki Morten eta Mercedes Marinas artistek egindako piezekin osatutako erakusketa ikusgai dago Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Guztira 15 lan daude ikusgai, denak 2010ean eginak. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzt...
Irungo (Gipuzkoa) Ados taldeko Iñaki Morten eta Mercedes Marinas artistek egindako piezekin osatutako erakusketa ikusgai dago Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan. Guztira 15 lan daude ikusgai, denak 2010ean eginak. Sormenezko zeramika piezak egiten dituzte bi artistek, zeramika piezak tenperatura handiko labeetan sartuz eta esmalteekin eta koloterako beirekin apainduak.
Hiru elementu horiek nahastuz lore formako lanak, abstraktuak, forma laukidunak… egin dituzte eta ia lan guztietan kolore biziak buztinaren kolore ilunarekin nahastu dituzte.
Larunbatera arte egongo da erakusketa ikusgai, ostiralera arte 12:00etatik 22:00etara bitartean eta larunbatean 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.