Alazne Furundarena bigarren sailkatu da 200 metrokoan
Donostiako Atletiko taldearekin aritzen den Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak zilarrezko domina lortu du Espainiako pista estaliko txapelketaren 200 metroko proban. Furundarenak 24:38ko denbora egin du, eta larunbatean Maitane Iruretag...
Donostiako Atletiko taldearekin aritzen den Alazne Furundarena abiadura-lasterkari ordiziarrak zilarrezko domina lortu du Espainiako pista estaliko txapelketaren 200 metroko proban. Furundarenak 24:38ko denbora egin du, eta larunbatean Maitane Iruretagoiena gipuzkoarrak egindako marka hobetzea lortu du. Bere denborarik onena ez ezik, Gipuzkoako errekorraren jabe da Furundarena.