Biok Zerbitzuak OKE, igoera faserako sailkatuta
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloiko lehen taldeak igoera fasea jokatzeko sailkatu da, Donostiako La Salle taldeari 63 eta 81 irabazita. Denboraldiko lehen helburua lortu dute dagoeneko. Ordiziako taldeak txukun aritu zen erasoan z...
Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloiko lehen taldeak igoera fasea jokatzeko sailkatu da, Donostiako La Salle taldeari 63 eta 81 irabazita. Denboraldiko lehen helburua lortu dute dagoeneko. Ordiziako taldeak txukun aritu zen erasoan zein defentsan, eta bi ezaugarri horiek batuta, talde oso sendoa dela erakutsi zuen.
Lehen laurdenean ondo aritu ziren defentsan, eta erasoan ordena izan zen dohainik nabarmenena. 12 eta 21 bukatu zen lehen laurdena. Bigarren laurdenean donostiarrak suspertu egin ziren, eta 33 eta 39 joan ziren atsedenaldira. Handik bueltan lortu zuten ordiziarrek alderik handiena markagailuan, 10 eta 25 partziala lortuta (43-64). Laugarren laurdenean 27 puntura zabaldu zuten errenta, eta azken minutuetan intentsitatea jaitsita, 63 eta 81ean geratu zen markagailua.
Hurrengo faserako honako lau taldeak sailkatu dira: Araberri, EHU Araba, Zarautz eta Biok Zerbitzuak OKE.













