Biok Zerbitzuak OKE Ordiziako senior mutilen saskibaloiko lehen taldeak igoera fasea jokatzeko sailkatu da, Donostiako La Salle taldeari 63 eta 81 irabazita. Denboraldiko lehen helburua lortu dute dagoeneko. Ordiziako taldeak txukun aritu zen erasoan z...
Euskadiko Itzuliaren 51. edizioaren harira, Goierri kirol elkarteko zikloturista taldeak apirilaren 3rako antolatutako ekimena da ''Zero Etapa''.
Herritarren arteko harremanak estutu eta elkarlanean ekimen hezitzaileak sortzeko helburuarekin abiarazi zuten, duela hiru urte, Ordizia, hiri hezitzailea proiektua. Behin epe hori pasata, hasierako zikloa itxitzat eman dute ekimenaren bultzatzaileek, eta etorkizunean, berau garatzea «herritarren esku» geldituko dela azaldu dute. Orain arte egindakoaren bidetik, aurten beste 31 ekintza jasotzen dituen zerrenda osatu dute, denak, partehartzea eta herritarren arteko elkarlana oinarri hartuta. Hiru urteotako lanaren balantzea egin dute gaur ekimenaren bultzatzaileek. Proiektua, Belen Maiza zinegotziaren eta EHUko hainbat adituren artean mamitu zuten 2008an. Aurrena, herriko behar eta arazoen diagnosia egin zuten; horretarako, 200 herritarren artean inkesta bat eginda. 2009. urtean, «oinarrizko ideia nagusiak» zehaztu zituzten eta 2010etik aurrera hasi ziren proiektuak martxan jartzen. Hasierako ziklo honen itxieran, gustora agertu da Felix Etxeberria EHUko irakaslea. «Eragile ezberdinek, pausoz pauso, ikuspuntu amankomun bat lortu dute, eta harreman interesgarriak sortu dira». Besteak beste, jubilatuen eta gazteen arteko «harremana eta elkarlana lantzeko sortu den dinamika» aipatu du Etxeberriak. Belen Maiza zinegotziak ere, herriko elkarteetako kideek eta norbanakoek hiru urteotan «elkarrekin egindako lana» azpimarratu du, eta «hiri hezitzaileko taldeak, etorkizunerako funtzionamendua eta oinarriak» jarri dituela. Joxe Garmendia irakasleak berriz, «proiektu hau herriarena» dela gogorarazi du, eta esker ona agertu die orain arteko ekintzetan parte hartu duten [...]
Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak garatzeko diru languntzak eskatzeko epea ireki du Beasaingo Udalak. Aurten gainera, hainbat aldaketa egin dituzte eskaerak egiteko oinarrietan. Udalak eta herriko taldeek eta erakundeek hartu dute aldaketak egiteko erabakia. Aldaketa horien ondorioz, herriko erakundeei eta elkarteei laguntza gehiago emango zaie aurten. Hala, proiektua baloratzeko kontuan hartzen diren 100 puntutatik erdiak lortzeko aukera izango dute herriko taldeek. Malu Valles Ongizate zinegotziak aurreko ostiralean egin zen udalbatzan azaldu zuenez, erakundeek Beasainen duten eragina 50 punturekin neurtuko da aurrerantzean. Puntu horiek lortzeko beasaindarren partaidetza eta elkarlaguntza bultzatzeko egindako ekintzak, sentiberatze ekintzak, elkartean herriko gazte languntzaileak aritzea eta Beasaingo Boluntario Egunean parte hartu izana hartuko dira kontuan. Gainerako 50 puntuak proiektuaren xehetasunen arabera banatuko ditu Beasaingo Udalak. Gazte laguntzaileei bekak Udalak zehaztutako laguntzen barruan gazte laguntzaileentzako bekak ere sartuko dira. Udalak emandako laguntza bidaiaren joan-etorri gastuak ordaintzeko erabili ahalko dute kooperanteek eta, gehienez ere, 3.000 euroko laguntza jaso ahalko du eskatzaile bakoitzak. Eskaera apirilaren 29a baino lehen egin behar da. Hondamendi naturalek, gatazka armatuek eta antzeko gertaerek eraginda larrialdi eta hondamendi egoeran dauden pertsonei laguntzeko eskaerak ere egin daitezke Beasaingo Udalean urriaren 29ra arte. Laguntzen eskaera orriak Beasaingo Ongizate sailean aurkeztu behar dira. Informazio gehiago jasotzeko Beasaingo Udalera [...]
zingizango.com• Abian da, jada, 2011 urteko Euskal Herriko BTT Open saria. Aramaion eman zitzaion hasiera txapelketa interesgarri honi. Bertan izan ziren bi legazpiar. Goizeko 10.30ean hasi ziren lehian bost kilometroko zirkuitu gogorrean. Bertara hainbat kategoriatako 130 txirrindulari gerturatu ziren eta lehia aurrera zihoan heinean txirrindulariak sakabanatzen joan ziren. Gorabehera asko zituen bost kilometroko zirkuitu teknikoa izan zen igandekoa. Junior mailan Ander Ibarguren izan genuen lasterketan. Bere adinekoen artean zortzigarren postuan sailkatu zen. Master 40 mailan Imanol Ugarte beteranoa bikain aritu zen bere bizikleta zahar eta pisutsuarekin eta bigarren sailkatu zen. Aspaldian mendiko bizikleta ukitu gabea zen eta gustura zegoen Telleriarte Txirrindulari Taldeko zaharrena. Bejondeiela bi kirolari hauei eta hurrengo lasterketan, apirilaren 17an, Erandion, zortea izan dezatela.
Pepe Caballero eta Juan Tolosa ordiziarrek irabazi dute Arrano Kultur Elkarteak antolatutako 21. mus txapelketa. 83 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta bigarren postuan Javier Diaz eta Aitor Diaz anaia legorretarrak sailkatu dira. Antolatz...
Garabi Ordizia errugbiko jubenil taldeak Euskadi txapelketa lortu du asteburuan, larunbatean Astin jokatu zuten partida 5 eta 64 irabazita Zarauzko taldeari. Bigarren zatian erabat menderatu zuten goierritarrek norgehiagokaren erritmoa, eta horrek garaipen erraza lortzea ahalbidetu zien. Eta jubenilak ez ezik, Garabi Ordiziako kadeteak ere txapelketa irabazteko beste urrats bat egin zuten atzo, Santanderko Independiente taldea 0 eta 28 mendean hartuta.
Kanporaketa baten faltan larunbatean Igartubeitin kantatu zuen ''Gabiri2'' taldea dago sailkapenean buru. Atzetik ditu ''Erro Okocha ber bi'' eta ''Lasatarrak'' taldeak.
Urola Garaiko elbarrituen elkarteak Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiari euren aldarrikapenak biltzen dituen eskutitz bat helarazi zion, pasa den ostiraleko inaugurazioan.