Lankidetza proiektuak garatzeko diru laguntzak eskatu daitezke
Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak garatzeko diru languntzak eskatzeko epea ireki du Beasaingo Udalak. Aurten gainera, hainbat aldaketa egin dituzte eskaerak egiteko oinarrietan. Udalak eta herriko taldeek eta erakundeek hartu dute aldaketak egiteko erabakia. Aldaketa horien ondorioz, herriko erakundeei eta elkarteei laguntza gehiago emango zaie aurten. Hala, proiektua baloratzeko kontuan hartzen diren 100 puntutatik erdiak lortzeko aukera izango dute herriko taldeek. Malu Valles Ongizate zinegotziak aurreko ostiralean egin zen udalbatzan azaldu zuenez, erakundeek Beasainen duten eragina 50 punturekin neurtuko da aurrerantzean. Puntu horiek lortzeko beasaindarren partaidetza eta elkarlaguntza bultzatzeko egindako ekintzak, sentiberatze ekintzak, elkartean herriko gazte languntzaileak aritzea eta Beasaingo Boluntario Egunean parte hartu izana hartuko dira kontuan. Gainerako 50 puntuak proiektuaren xehetasunen arabera banatuko ditu Beasaingo Udalak. Gazte laguntzaileei bekak Udalak zehaztutako laguntzen barruan gazte laguntzaileentzako bekak ere sartuko dira. Udalak emandako laguntza bidaiaren joan-etorri gastuak ordaintzeko erabili ahalko dute kooperanteek eta, gehienez ere, 3.000 euroko laguntza jaso ahalko du eskatzaile bakoitzak. Eskaera apirilaren 29a baino lehen egin behar da. Hondamendi naturalek, gatazka armatuek eta antzeko gertaerek eraginda larrialdi eta hondamendi egoeran dauden pertsonei laguntzeko eskaerak ere egin daitezke Beasaingo Udalean urriaren 29ra arte. Laguntzen eskaera orriak Beasaingo Ongizate sailean aurkeztu behar dira. Informazio gehiago jasotzeko Beasaingo Udalera [...]
Garatze bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektuak garatzeko diru languntzak eskatzeko epea ireki du Beasaingo Udalak. Aurten gainera, hainbat aldaketa egin dituzte eskaerak egiteko oinarrietan. Udalak eta herriko taldeek eta erakundeek hartu dute aldaketak egiteko erabakia.
Aldaketa horien ondorioz, herriko erakundeei eta elkarteei laguntza gehiago emango zaie aurten. Hala, proiektua baloratzeko kontuan hartzen diren 100 puntutatik erdiak lortzeko aukera izango dute herriko taldeek. Malu Valles Ongizate zinegotziak aurreko ostiralean egin zen udalbatzan azaldu zuenez, erakundeek Beasainen duten eragina 50 punturekin neurtuko da aurrerantzean.
Puntu horiek lortzeko beasaindarren partaidetza eta elkarlaguntza bultzatzeko egindako ekintzak, sentiberatze ekintzak, elkartean herriko gazte languntzaileak aritzea eta Beasaingo Boluntario Egunean parte hartu izana hartuko dira kontuan. Gainerako 50 puntuak proiektuaren xehetasunen arabera banatuko ditu Beasaingo Udalak.
Gazte laguntzaileei bekak
Udalak zehaztutako laguntzen barruan gazte laguntzaileentzako bekak ere sartuko dira. Udalak emandako laguntza bidaiaren joan-etorri gastuak ordaintzeko erabili ahalko dute kooperanteek eta, gehienez ere, 3.000 euroko laguntza jaso ahalko du eskatzaile bakoitzak. Eskaera apirilaren 29a baino lehen egin behar da.
Hondamendi naturalek, gatazka armatuek eta antzeko gertaerek eraginda larrialdi eta hondamendi egoeran dauden pertsonei laguntzeko eskaerak ere egin daitezke Beasaingo Udalean urriaren 29ra arte.
Laguntzen eskaera orriak Beasaingo Ongizate sailean aurkeztu behar dira. Informazio gehiago jasotzeko Beasaingo Udalera deitu edo joan behar da.













