Pepe Caballerok eta Juan Tolosak irabazi dute Arranoko mus txapelketa
Pepe Caballero eta Juan Tolosa ordiziarrek irabazi dute Arrano Kultur Elkarteak antolatutako 21. mus txapelketa. 83 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta bigarren postuan Javier Diaz eta Aitor Diaz anaia legorretarrak sailkatu dira. Antolatz...
Pepe Caballero eta Juan Tolosa ordiziarrek irabazi dute Arrano Kultur Elkarteak antolatutako 21. mus txapelketa. 83 bikotek parte hartu dute aurten txapelketan eta bigarren postuan Javier Diaz eta Aitor Diaz anaia legorretarrak sailkatu dira.
Antolatzaileek emandako datuen arabera, txapelketan parte hartu duen bikoteen gehiengoa goierritarrek osatutakoak izan dira. Gipuzkoako beste hainbat eskualdetatik eta Nafarroatik etorritako bikoteak ere izan dira.
Beasaindarrak hirugarren Euskal Herriko txapelketan
Larunbatean Urruñan (Lapurdi) jokatu zen Euskal Herriko Mus Txapelketan berriz, Joxe Arozenak eta Bixente Apalategik hirugarren egitea lortu zuten. Mutiloako kanporaketan lortu zuten beasaindarrek finalerako txartela eta hirugarren egin ondoren 500 euro eta Lesasako (Nafarroa) Itxaspe hotelean asteburuko egonaldia irabazi dituzte. Euskal Herriko txapeldun Iban Arraiza eta Markel Gonzalez nafarrak dira.
Guztira finalean Euskal Herri osoko 128 bikote aritu dira eta horietatik 7 goierritarrak izan dira. Gizpukoatik eta Nafarroa Garaitik 32 bikote sailkatu ziren finalerako, Bizkaiko 14, Arabako 16, Zuberoako 4, Nafarroa Behereko 12 eta Lapurdiko 18.















