Estanda Ordizia punturik gabe bueltatu da Galiziatik
Bidaia luzea egin behar izan dute asteburuan Estanda Ordiziako neskek, eta esku hutsik bueltatu dira gainera. Ostiral iluntzean abiatu ziren Ordiziatik Galizia aldera, larunbatean, Viajes Amarelle taldearen kontra jokatzeko. Taldetik azaldu dutenez, ar...
Bidaia luzea egin behar izan dute asteburuan Estanda Ordiziako neskek, eta esku hutsik bueltatu dira gainera. Ostiral iluntzean abiatu ziren Ordiziatik Galizia aldera, larunbatean, Viajes Amarelle taldearen kontra jokatzeko. Taldetik azaldu dutenez, arbitroaren lanak zeresan handia izan zuen urdinen porrotean. Emilio Ortizen hitzetan, “Viajes Amarelleren kontra ez ezik, epaileen kontra ere jokatu behar izan dugu, izan ere, galiziar epaileek bazekiten etxekoentzat puntuak lortzeak zer nolako garrantzia zuen. Haien laguntzagatik izan ez balitz, punturen bat edo hirurak ekar genitzakeen”.
Aurreneko zatian oso parekatua izan zen neurketa, gol aukera gutxikoa. 30. minutuan iritsi zen galiziarren aurreneko gola. Hurrengo jokaldian Estandak partida berdintzeko aukera izan zuen, baina berdintzeko gai izango zirela zirudienean, galizarren bigarrena etorri zen. Ortizen ustez taldeak “ez zuen galtzerik merezi, partida ona jokatu zuten eta”. Liga bukatzeko zazpi partida falta dituzte Estanda Ordiziakoek. Datorren asteburuan ere kanpoan jokatuko dute, Calceatense taldearen kontra. Une honetan, sailkapeneko bosgarren postuan daude ordiziarrak, 32 punturekin.