Astigarragako Norberto Almandoz eta Goierriko Tobera musika eskolek kontzertua emango dute bihar, Seguran
Tobera musika eskolako eta Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek elkartrukea egingo dute aurten, eta truke horren barruko lehendabiziko kontzertua bihar, apirilak 13 izango da, Segurako aterpetxean arratsaldeko zazpietatik aurrera. Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolak elkartruke zikloa antolatzeari ekin zionetik hamar urte pasatu dira dagoeneko. Denboraldi horretan Toberako ikasleek zein irakasleek Beasaingo Loinatz musika eskola, Ordiziakoa, Ormaiztegiko Txindata, Lazkao eta Ataungo Lazkao Txiki, Orioko Danbolin, Zumarraga-Urretxuko Secundino Esnaola, Tolosako musika eskola, Tolosaldeko Loatzo eta Urnietako Lurdes Iriondo bisitatu dituzte. «Eta gurean ere hartu ditugu musika eskola horietako ikasleak eta irakasleak» dio Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak. Aurten Astigarrako Norberto Almandoz musika eskolakoak ezagutzeko eta beraiekin harremanak estutzeko aukera izango dute Toberakoek. 70 musikari Norberto Almandoz musika eskolakoekin egingo duten elkartrukearen barruko lehendabiziko kontzertuak 70 musikari bilduko ditu guztira. Kontzertua Izaro Intxausti Fidalgo, Nagore Larrañaga eta Oihane Montero ikasle segurarrek aurkeztuko dute. Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolako ikasleek hiru abesti interpretatuko dituzte Norberto Almandozeko musikariei harrera egiteko: Aitorren hizkuntza zaharra kantu herrikoia, Simon & Garfunkelen The Sounds of silence eta Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Ondoren, Astigarrako ikasleak izango dira kontzertua egingo dutenak. Guztira hamalau kanta joko dituzte. Bukaeran, musika ikasle zein irakasle guztiek afari-merienda [...]
Tobera musika eskolako eta Astigarragako Norberto Almandoz musika eskolako ikasleek elkartrukea egingo dute aurten, eta truke horren barruko lehendabiziko kontzertua bihar, apirilak 13 izango da, Segurako aterpetxean arratsaldeko zazpietatik aurrera.
Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolak elkartruke zikloa antolatzeari ekin zionetik hamar urte pasatu dira dagoeneko. Denboraldi horretan Toberako ikasleek zein irakasleek Beasaingo Loinatz musika eskola, Ordiziakoa, Ormaiztegiko Txindata, Lazkao eta Ataungo Lazkao Txiki, Orioko Danbolin, Zumarraga-Urretxuko Secundino Esnaola, Tolosako musika eskola, Tolosaldeko Loatzo eta Urnietako Lurdes Iriondo bisitatu dituzte. «Eta gurean ere hartu ditugu musika eskola horietako ikasleak eta irakasleak» dio Iker Gomez de Segura Toberako zuzendariak. Aurten Astigarrako Norberto Almandoz musika eskolakoak ezagutzeko eta beraiekin harremanak estutzeko aukera izango dute Toberakoek.
70 musikari
Norberto Almandoz musika eskolakoekin egingo duten elkartrukearen barruko lehendabiziko kontzertuak 70 musikari bilduko ditu guztira. Kontzertua Izaro Intxausti Fidalgo, Nagore Larrañaga eta Oihane Montero ikasle segurarrek aurkeztuko dute.
Zegama, Segura eta Zeraingo Tobera musika eskolako ikasleek hiru abesti interpretatuko dituzte Norberto Almandozeko musikariei harrera egiteko: Aitorren hizkuntza zaharra kantu herrikoia, Simon & Garfunkelen The Sounds of silence eta Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak. Ondoren, Astigarrako ikasleak izango dira kontzertua egingo dutenak. Guztira hamalau kanta joko dituzte.
Bukaeran, musika ikasle zein irakasle guztiek afari-merienda egingo dute.