Idiazabalgo merkatariek bilera egingo dute ostegunean elkartearen sorrera aztertzeko
Herriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako bilera egingo dute ostegunean, apirilak 14, Idiazabalgo udaletxean 15:00etan. Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko bulegotik jakinarazi dutenez, batzarrean Merkatari Elkartea sortzearen aukera aztert...
Herriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako bilera egingo dute ostegunean, apirilak 14, Idiazabalgo udaletxean 15:00etan. Eskualdeko Merkataritza Dinamizatzeko bulegotik jakinarazi dutenez, batzarrean Merkatari Elkartea sortzearen aukera aztertuko dute herriko merkatariek, ostalariek zein zerbitzu saileko partaideek. Dinamizazio Bulegokoek eta Idiazabalgo Udalekoek parte hartzeko deia egin diete merkatariei, herri txikietako merkataritza suspertze aldera «beharreko eta egoki» ikusten baitute merkatarien elkarteen sorrera.